"Errebeldiaz" bizitzeko deia egin dute Etxarri gaztetxetik

uriola.eus 2015ko urr. 20a, 09:28
Argazkia: Exekuo ‏@exekuo

Hamar eguneko egitaraua atondu dute Errekaldeko Etxarri gaztetxeko kideek. 'Errebeldiaz bizi gara' goiburupean, "alternatibak sortuz, ikasiz, koskortuz" jarraitzen dutela adieraztea dute helburu.

2014ko uztailean okupatu zuen Errekaldeko gazte talde batek "hormigoizko lantegi zahar bat". Etxarri gaztetxeak bere ibilbide laburrean hiru auziari egingo dio aurre. Egun, mugimenduan jarraitzen du gaztetxeak. "Lan txikiak zein handiak eginez eraikin oso bat berrituz". Atzo, hilak 19, abiarazi zuten urriko azken asteotarako prestatu dute ekitaldi-sorta.

Gaur, hilak 20, perkusio tailerra antolatu dute. Ostegunean, hilak 22, lan egun informatiboa izango da. Ostiralean, hilak 23, presoen aldeko jaia eta larunbatean, hilak 24, Pagasarri mendira igoera.

Hurrengo asterako ekintza ugari programatu dituzte, besteak beste, erropa bilketa Sahararako, gaztetxeari buruzko hitzaldia, kontzentrazioa edota karaokea.

Egitaraua borobiltzeko, azken egunean, urriak 31 larunbata, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiarekin batera manifestazioa egingo dute, eta ondoren graffitia eta bazkaria. Gauean kontzertuak izango dira gaztetxean.

 

 

Errekaldeko bi gaztetxeak egoera berean

Emakume feministen OihuK gaztetxea, Etxarri gaztetxea bezalatsu, "arriskuan dago". Utzarazte arriskuan. Etxarriko lantaldearen esanetan, "ez dakigu kasualitatea den edo ez, baina espero dugu horrelako mugimenduek auzoan jarraipena izatea".

 

twitter.com/Etxarrigaztetxe

@Etxarrigaztetxe

etxarrigaztetxea@gmail.com

[2015/05/04] Etxarri gaztetxea: "Gazteok sortutako espazioa galduko dugu"

[2015/05/04] 'Otsoen gaua' antolatu dute maiatzaren 16an Etxarri gaztetxean

[2014/10/10] Etxarri gaztetxea, Errekalde: "Auzoak erabakiko du bertan zer egin"

[2014/10/09] Etxarri gaztetxea inauguratuko dute Errekalden ostiralean

[2014/07/04] Kukutzaren ondorengoa izango den eraikina okupatu dute Errekalden