Bilbotartutako legazpiarra. Kazetaria ETBn, txiki txikitatik izan naiz kuriosa, etxeko armairuek etzuten sekreturik niretzat. Kuriositate horrek piztu dizkidan galderei erantzunak bilatzea izan da nire bokazioa eta gutxitan aurkitu ditudan arren, bidean aurkitutako egi txikiek asetu dute nire jakinmina. Istoriak entzun eta kontatzea dut lanbide eta opari. Hiru seme alaben ama ere banaiz, hori nire beste ofizioa.