Anabel Prieto eta Aingeru Cardañori harrera egingo diete arratsaldean

uriola.eus 2016ko ots. 29a, 11:04

Gaur, otsailak 29, astelehena, 20:00etan, Anabel Prieto eta Aingero Cardaño Santutxura bueltatuko dira. Egunkaria plazan harrera bero egingo diete senide, lagun eta gertukoek. 

2016ko otsailean aske geratu dira Aingeru Cardaño eta Anabel Prieto santutxuarrak; hain zuzen ere, hilaren 4an eta 26an. Espetxetik irtetean, Cardañok Munitibarrerako bidea hartu zuen bertan bizi baita egun eta Prietok Larrabetzun izan zuen lehen ongietorria.

2015eko irailaren 1ean atxilotu zuten Cardaño. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten Aitor Fernandez Piol indautxuarrarekin batera, 2001ean kutxazain batzuen kontra egindako erasoagatik. Cardaño bost hilabete inguru egon da espetxean, aurretik 2 urte eta erdiko espetxealdia beteta zuelako.

Prieto 2008ko uztailen atxilotu zuten Maialen Zuazo eta Arkaitz Goikoetxearekin batera. 2010eko otsailean fidantzapean aske utzi zuten, espetxean urte bat eta zortzi hilabete igaro eta gero. 2012ko apirilean, Auzitegi Gorenak bere kontrako zigorra berretsi eta atxilotze agindua ezarri zuen. Arazo pertsonalengatik, Prietok, zigorraren betetzea hilabete batzuk atzeratzea eskatu zuen.

Guztira bost urteko kartzela zigorra zuen bere gain eta beraz, geratzen zitzaizkion hiru urteak betetzeko espetxeratu zuten 2012ko urrian. Hasieran Aranjuezeko espetxera eraman bazuten ere, Valladolideko kartzelatik atera zen otsailaren 26an.

 

[2015-08-20] Kartzelaratze arriskuan dauden bi bilbotarrek desobedientziarako hautua egin dute

[2015-09-01] Aitor Fernandez 'Piol' eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu Ertzaintzak

[2015-09-02] Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño askatzea eskatu dute aho batez Indautxun

[2016-02-04] Aingeru Cardaño santutxuarra aske utzi dute lehen orduan

[2016-02-26] Anabel Prieto santutxuarra aske geratu da