Aurten, LOMCE-HEZIBERRI azterketak auzoko eskoletan egin nahi dituzte berriro. Hori dela eta, Luis Briñas-Santutxu ikastetxeko eta Karmelo ikastolako Eskola kontseiluek, familiek, klaustroek eta ikasleek ere protestekin dabiltza.
Horietariko bat atzo arratsaldean burutu zen aipatutako lehenengo ikastetxean, Luis Briñas-Santutxu ikastetxean alegia. Bertako ikasleek eta gurasoek klaseak bukatu ostean giza katea egin zuten. Guztien artean ikastetxeari buelta eman zioten, protesta egiteko kartelekin lagunduta.
"Santutxun Planto" lemapean, protestekin jarraituko dutela aldarrikatu zuten, eta maiatzean egin behar dituzten azterketak egiteko intentziorik ez daukatela aipatu zuten berriro. Gauzak horrela, laugarren urtez jarraian planto egingo diote kanpo azterketei.
[2018-03-20] Giza katea kanpo kalifikazio sistemaren aurka Santutxun
[2018-03-05] Laugarren urtez jarraian planto egingo diete "kanpo azterketei"