Iazko uztailean Auzitegi Nazionalak, 35/02 sumarioaren baitan, emandako epaiak 20 lagun zigortzeko eta 103 Herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen, "ETAren fronte instituzionala" osatzeagatik eta "ETAren egitura" finantzatzeagatik. Epai horren aurka aurkeztutako helegitea partzialki onartu zuen Auzitegi Gorenak duela bi aste.
Sententziaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetan protestak egin dituzte; Alde Zaharrean, Bilbo Zaharrean, Santutxun, eta aurreko astean Deustun.
Deustun, ostegunean, uztailak 2, Herriko Taberna Done Petri plazara eraman zuten eta giro polita sortu zuten, musika, dantza eta jan-edanarekin. Larunbatean aldiz, uztailak 4, 'Azken-aurreko guda dantza jaia' ospatu zuten, poteo musikatua, bazkaria, argazkia eta zuzeneko musikarekin.
Oraingoan Uribarri Elkartearen txanda izango da. Herriko Taberna honek 1978an ireki zituen ateak. Bertan, auzoko talde ezberdinak biltzen ziren lanketa sozial eta politikoa egiteko. 1979an taberna lizentzia eskuratu zuen eta beraz, Euskal Herriko Herriko Taberna zaharrenen artean dago Balmasedakoarekin batera.
Gaur, uztailak 6, 20:30ean, asanblada irekia egingo dute bertan, dagoen informazioa azaldu eta hurrengo bi asteetan egingo diren ekintzak prestatzeko. Ostegunean, uztailak 9, 19:00etan, Mus txapelketa arinaren txanda izango da Uribarrin. Ez da inskripzioa kuotarik oradindu beharko eta sariak egongo dira.
Bestalde, uztailaren 10ean, ostirala, Uribarri elkarteak kontzertua prestatu du 20:00etan, Uribarriko "A" zeharkaleko 1. zenbakian. Bertan, Oihanlariak! entzungai egongo dira, Kimo eta Suaia; haien reggae, dance eta jungle erritmoekin.
[2015(06/29] Laranja kolorea nagusitu da asteburuan hainbat auzotan 'Herriko tabernen' defentsan
[2015/06/26] Epaia salatzeko eta 'Herriko tabernak' defendatzeko hainbat deialdi egin dituzte Bilbon
[2015-06-22] Deustun eta Alde Zaharrean 'Herriko tabernaren' defentsan
[2014/07/30] 'Herriko tabernen' itxiera salatu dute ehunka herritarrek
[2014/07/30] Bilboko 10 'Herriko taberna' konfiskatuko dira Auzitegi Gorenaren aginduz
[2014/07/30] Ezker abertzaleko lau militante bilbotar zigortu dituzte 'herrikoen' auzian
[2014/03/20] Karmelo Landa: Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio
[2014/03/12] Bilboko Herriko Tabernei babesa helarazteko elkarretaratzeak gaur