Reggae, dance hall eta jungle doinuak Uribarri Elkartean

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 10:00

Herriko tabernen aurkako epaia berretsi zuen Auzitegi Gorenak ekainaren 18an, eta Euskal Herriko 107 taberna eta elkarte itxi eta konfiskatzeko agindu du, tartean daude Bilboko zortzi Herriko. Erabaki honen aurrean eta sententzia errefusatzeko auzo ezberdinetan ekimenak egin dituzte. Gaur, 20:00etan, Uribarri Elkartean kontzertua antolatu dute.

Iazko uztailean Auzitegi Nazionalak, 35/02 sumarioaren baitan, emandako epaiak 20 lagun zigortzeko eta 103 Herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen, "ETAren fronte instituzionala" osatzeagatik eta "ETAren egitura" finantzatzeagatik. Epai horren aurka aurkeztutako helegitea partzialki onartu zuen Auzitegi Gorenak duela bi aste.

Sententziaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetan protestak egin dituzte. Oraingoan Uribarri Elkartearen txanda izango da. Herriko Taberna honek 1978an ireki zituen ateak. Bertan, auzoko talde ezberdinak biltzen ziren lanketa sozial eta politikoa egiteko. 1979an taberna lizentzia eskuratu zuen eta beraz, Euskal Herriko Herriko Taberna zaharrenen artean dago Balmasedakoarekin batera.

Gaur, uztailak 10, 20:00etan, Oihanlariak! taldea entzungai egongo da Uribarri Elkartean, Kimo eta Suaia, haien reggae, dance hall eta jungle erritmoekin.

Une honetan, atxikimendu kanpaina dute esku artean uribarritarrek. 'Uribarri Elkartea libre eta zabalik’ dioten kartelekin, auzoan edo munduko edozein txokotan, norbanako edo eragile bezala argazkiak eta bideoak eginez atxikimenduak jasotzea dute xede. Material guzti hori uribarrielkartea@gmail.com posta elektroniko helbidean jasoko dute.

 

[2015/07/08] Uribarri Elkartea, zabalik eta libre jarraitu nahian

[2015/07/06] Uribarri Elkarteak ekintza ugari prestatu ditu asteotan 'Herriko Tabernen' defentsan

[2015/06/29] Laranja kolorea nagusitu da asteburuan hainbat auzotan 'Herriko tabernen' defentsan

[2015/06/26] Epaia salatzeko eta 'Herriko tabernak' defendatzeko hainbat deialdi egin dituzte Bilbon

[2015-06-25] Epaia salatzeko eta 'Herriko tabernak' defendatzeko dei egin dio jendarteari ezker abertzaleak

[2015-06-22] Deustun eta Alde Zaharrean 'Herriko tabernaren' defentsan

[2014/07/30] 'Herriko tabernen' itxiera salatu dute ehunka herritarrek

[2014/07/30] Bilboko 10 'Herriko taberna' konfiskatuko dira Auzitegi Gorenaren aginduz

[2014/07/30] Ezker abertzaleko lau militante bilbotar zigortu dituzte 'herrikoen' auzian

[2014/03/20] Karmelo Landa: Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio

[2014/03/12] Bilboko Herriko Tabernei babesa helarazteko elkarretaratzeak gaur