Panfleto nazi-faxistak agertu dira Indautxuko kaleetan

uriola.eus 2015ko urt. 2a, 11:30

Abendu osoan zehar Bilboko auzo ezberdinetan margoketa nazi-faxistak agertu dira. Abenduaren 10ean Deustun ikusi ahal izan ziren eta hilaren 25ean, Deustun zein Uribarrin. Oraingoan, Indautxun Adolf Hitlerren aurpegia duten panfletoak zabaldu dituzte kaleetan.

Beste hainbat auzotan gertatu bezala, Indautxun ere ekintza nazi-faxista bat egin dute; Hitlerren aurpegia duten panfletoak agertu dira auzoko kaleetan mezu honekin: "Haien gezurrekin ni gorrotatzea erakutsi dizute… Ni izan nintzen orain mundua menperatzen dutenen aurkaria".

Baina Indautxukoa ez da izan azken hilabeteko ekintza bakarra. Deustun eta Uribarrin margoketa nazi-faxistak egin dituzte azken aldian; eta horiei erantzunez, gaur gauean, margoketen gainean mezu antifaxistak agertu dira.

[2014/12/26] Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

[2014/12/10] Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

[2014/11/03] Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte