Gaia: Frankismo soziologikoa. 85 urte ondoren zer geratu zaigu? 1937ko altxamendu faxistatik eta ekarri zuen lau hamarkadetako dikataduratik 85 urte betetzen diren honetan, gure herrian izan zuen eta oraindik duen eraginaz hausnartu nahi dugu. Hizlaria: Iñaki Egaña. Historialaria, idazlea eta artikulista. Europako eta Amerikako hainbat argitalpenetan parte hartzen du. Urte askoan, ikerketa historikoetan murgilduta aritu da. Aranzadi Zientzia Elkartean, 36ko Gerran hil eta desagertutakoen inguruan ikertzen ari da. Euskal Memoria fundazioaren lehendakaria da. Noiz: Maiatzak 19, osteguna Non: Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean (Yohn jauregia) Antolatzailea: Etxebarrieta Memoria Elkartea, Bizkaia Hari Gorria deritzon herri dinamikako antolatzaileetako bat da. Aurtengo martxotik ekainera bitartean, 1937ko Bizkaiko Frontea deitu zitzaiona erori zenetik eta faxistak sartu zirenetik 85 urte betetzen dira. Efemeride hau baliatu nahi dugu oroimen ariketa bat eginez, handik hona gure lurraldean egon diren ehundaka borroka ezberdinetaz jabetzeko eta ospatzeko.
Gaia: Bizi garen mundua ulertzeko, azaltzeko eta errazteko aukera ematen duen aplikazioa. Gaur egungo konputazioaren trending topic-a (sare neuronal artifizialak) matematikaren trending topic-arekin (ekuazio diferentzialekin) lotuko da, ikuspegi matematiko-konputazional berri bat erakutsiz gure eguneroko bizitzako fenomeno fisiko ugari modelatzeko erabilgarria dena. Hizlaria: Carlos Uriarte, 26 urtekoa, Getxon jaio zen, Bizkaian. Matematikan graduatua 2018an, eta Konputazio Ingeniaritzan eta Sistema Adimentsuetako masterrean titulatua 2019an. Gaur egun, bere ikerketa-jarduera Sare Neuronal Artifizialen azterketan, diseinuan eta garapenean zentratzen da Deribatu Partzialetako Ekuazioak ebazteko. Noiz: Maiatzak 19, osteguna Non: Alde Zaharreko Bidebarrietako kulturgunean. Antolatzailea: Matematika eguneroko bizitzan programaren baitan. Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin.
Deustuko Erriberan ireki berri duten Premier diskotekaren aurkako kontzentrazioa deitu du auzokideen elkarteak. Izen ezberdinekin martxan egon diren diskotekek eragindako kalteak salatuko dituzte: "960 jaizale, 378 bizilagun. Iristeko kale bakarra. Horiek dira zenbakiak, eta Bilboko Udala da erantzule".
Gazte euskaltzaleek, euskalgintzako zenbait eragilek eta norbanakoek deitutako mobilizazioa egingo da maiatzaren 21ean Donostian. Manifestazioaren harira Deustun ere euskaraz bizi nahi dutelako eta euskarak batzen dituelako egitaraua prestatu dute Berbaizu, Pare Deustu eta Matxingorri konpartsak .
Kontzertua. Amaia Santamariaren eta Jon Momaren abesti propioen eta bertsioen aurkezpena3€
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin. Maiatzaren 9tik 30era, 8:30etik 21:30era. Otxarkoagako Udaltegia.DRAMAGIA ERAKUSKETA (EUSKADI): “LA MAGIA EN EUSKADI”Estreinaldia. Euskara eta gaztelania. QR kodea duten laminen eta kartelen bidez, Magiak XX. eta XXI. mendeetan Euskadin izan duen bilakaera kontatzen du erakusketa honek.
Bizikletan ibiltzen ikasi nahi dutenek horretarako aukera izango dute Biziz Bizi taldearen eskutik. Maiatzaren 16tik 20ra arte izango da. Informaziorako eta izena emateko telefonoa: 667 462 123