Ostirala, irailak 16



18:00

Ibaiondo dantzan

Gas plaza, Bilbo | Dantza

Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”. IRAILAREN 16, OSTIRALA, GASA PLAZA • MUGMUS KULTUR LABORATEGIA (18:00etan)“Garaiz: 60 t.m.” Denborak uneoro zeharkatzen gaitu, eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro besarkatzen gaitu, eta azala, nortasuna, adina eta harremanak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro laztantzen gaitu, eta maitasuna, bakardadea, higadura eta menpekotasuna ditugu horren lekuko. Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? Garaiz gaude oraindik: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz. • CRAZY HOSPITAL (18:30ean) Breakdance-ko “Crazy Hospital” taldeko kideek 17 urte baino gehiago daramatzate dantza egiten, akademietan eskolak ematen, nazioarteko lehiaketetan parte hartzen; izan ere, 2017ko Got Talent Españako ¬nalista izan ziren. Hainbat ordu entrenatuta, ezinezko mugimenduen eta sentsazioen bidez giza gorputzak dituen adierazpen-aukera in¬nituak aztertzen dituzte, “bboy” estilo berezia lortzen dute, mihisea balitz bezala. • RAQUEL KOROMA + AFRODELICIOUS (19:00etan) Sei dantzarik osatutako dantza-taldea. Urrunxeago joan nahi izan dute bilaketan, eta estilo fresko eta energetiko berria ekartzeko elkartu dira, Afrikako sustrai tradizionalak beren belaunaldiko dantzekin integratuz. “Afrobeat”-aren indarra eta erritmo alaia, akrobaziak eta "dancehall"-aren sentsualitatea hiri-artearekin uztartzen dute, eta adin guztietako pertsonak erritmo berri horiez gozatzera gonbidatzen dute, ikusleak hunkitu egingo baitituzte. • HAATIK DANTZA KONPAINIA (19:30 horas)“Ur” Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Ibaiondo dantzan Gas plaza

Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”.

IRAILAREN 16, OSTIRALA, GASA PLAZA

• MUGMUS KULTUR LABORATEGIA (18:00etan)
Garaiz: 60 t.m.”

Denborak uneoro zeharkatzen gaitu, eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro besarkatzen gaitu, eta azala, nortasuna, adina eta harremanak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro laztantzen gaitu, eta maitasuna, bakardadea, higadura eta menpekotasuna ditugu horren lekuko. Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? Garaiz gaude oraindik: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.

• CRAZY HOSPITAL (18:30ean)

Breakdance-ko “Crazy Hospital” taldeko kideek 17 urte baino gehiago daramatzate dantza egiten, akademietan eskolak ematen, nazioarteko lehiaketetan parte hartzen; izan ere, 2017ko Got Talent Españako ¬nalista izan ziren. Hainbat ordu entrenatuta, ezinezko mugimenduen eta sentsazioen bidez giza gorputzak dituen adierazpen-aukera in¬nituak aztertzen dituzte, “bboy” estilo berezia lortzen dute, mihisea balitz bezala.

• RAQUEL KOROMA + AFRODELICIOUS (19:00etan)

Sei dantzarik osatutako dantza-taldea. Urrunxeago joan nahi izan dute bilaketan, eta estilo fresko eta energetiko berria ekartzeko elkartu dira, Afrikako sustrai tradizionalak beren belaunaldiko dantzekin integratuz. “Afrobeat”-aren indarra eta erritmo alaia, akrobaziak eta "dancehall"-aren sentsualitatea hiri-artearekin uztartzen dute, eta adin guztietako pertsonak erritmo berri horiez gozatzera gonbidatzen dute, ikusleak hunkitu egingo baitituzte.

• HAATIK DANTZA KONPAINIA (19:30 horas)
Ur”

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.


18:00

Eszena Kalera: 'Tik Tak'

Arabella, Begoñaldea | Antzerkia

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 16, 18:00etan. Arabella (Plaza). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak

Eszena Kalera: 'Tik Tak' Arabella

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera

  • Irailak 16, 18:00etan. Arabella (Plaza). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak

19:00

Katixa Agirreren 'Berriz zentauro' liburuaren aurkezpen festa

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Aurkezpena

Bilbon bizi den idazle gasteiztarrak eleberria argitaratu berri du: Berriz zentauro. Bada, aurkezpen festa egingo dute Bira Kultur Gunean. Eguna: Irailak 16 Ordua: 19:00 Tokia: Bira! Kultur Gunea

Katixa Agirreren 'Berriz zentauro' liburuaren aurkezpen festa Bira Kultur Gunea

Bilbon bizi den idazle gasteiztarrak eleberria argitaratu berri du: Berriz zentauro.

Bada, aurkezpen festa egingo dute Bira Kultur Gunean.

Eguna: Irailak 16

Ordua: 19:00

Tokia: Bira! Kultur Gunea


19:00

Plazarik Plaza

Basurtu, Basurtu | Dantza

Haatik Dantza Taldearen Errimak bi oinetan ikuskizuna Eguna: Irailak 16, ostirala Ordua: 19:00 Tokia: Sabino Arana, 50 Ondoren Hala Gera dultzainero taldearen kalejira Ordua: 20:00 Tokia: Basurtuko kaleetan zehar

Plazarik Plaza Basurtu

Haatik Dantza Taldearen Errimak bi oinetan ikuskizuna

Eguna: Irailak 16, ostirala

Ordua: 19:00

Tokia: Sabino Arana, 50

Ondoren

Hala Gera dultzainero taldearen kalejira

Ordua: 20:00

Tokia: Basurtuko kaleetan zehar


19:00

Eszena Kalera: 'Errimak bi oinetan'

Basurtu, Bilbo | Antzerkia

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 16, 19:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50). HAATIK DANTZA TALDEA - Errimak bi oinetan.

Eszena Kalera: 'Errimak bi oinetan' Basurtu

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera

  • Irailak 16, 19:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50). HAATIK DANTZA TALDEA - Errimak bi oinetan.

19:00

Eszena Kalera: '[‘e.go]'

Ferial parkea, Zorrotza | Antzerkia

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 16, 19:00etan. Zorrotza (El Ferial Parkea). DIKOTHOMIA CÍA. - [‘e.go]

Eszena Kalera: '[‘e.go]' Ferial parkea

Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera

  • Irailak 16, 19:00etan. Zorrotza (El Ferial Parkea). DIKOTHOMIA CÍA. - [‘e.go]

19:30

'Devenir seiba' liburuaren aurkezpena

Xake Espazioa, Bilbo Zaharra, Bilbo Zaharra | Aurkezpena

Liburu aurkezpena: DEVENIR SEIBA,  Tfarrah   Data eta ordua: Irailak 16, 19.30ean Xake espazioan (Bilbo Zaharreko plazan)

'Devenir seiba' liburuaren aurkezpena Xake Espazioa, Bilbo Zaharra

Liburu aurkezpena: DEVENIR SEIBA,  Tfarrah  

Data eta ordua: Irailak 16, 19.30ean Xake espazioan (Bilbo Zaharreko plazan)


20:00

Musikauzo: Deep Sea Monk

Arabella plaza, Bilbo | Kontzertuak

Folk ukituak dituen rock alternatiboko taldea. Soinu akustikoa zein kantu elektriko eta indartsuak konbinatzen dituzte, biolinetatik hasita eta sintetizadoreetaraino. 2020an hasi zirenetik, EP bat eta zenbait single kaleratu dituzte, oso kritika onekin. Gainera, penintsula osoko areto eta jaialdietan jo dute.

Musikauzo: Deep Sea Monk Arabella plaza

Folk ukituak dituen rock alternatiboko taldea. Soinu akustikoa zein kantu elektriko eta indartsuak konbinatzen dituzte, biolinetatik hasita eta sintetizadoreetaraino. 2020an hasi zirenetik, EP bat eta zenbait single kaleratu dituzte, oso kritika onekin. Gainera, penintsula osoko areto eta jaialdietan jo dute.



17:30
19:30

Zinecittà zinema italiarreko jaialdiaren 6. edizioa egingo da astelehenetik ostiralera

Bilborock, Bilbo | Zinema jaialdia

Programazioa gaur hasiko da, Visioni Sarde saileko film laburren erreprodukzioarekin. Guztira zortzi film emango dituzte; goizez, hamaiketan, Euskaditalia akademian izango dira emanaldiak, eta arratsaldez, berriz, Bilborocken. Malaespera tabernan egingo da amaiera ekitaldia.

Zinecittà zinema italiarreko jaialdiaren 6. edizioa egingo da astelehenetik ostiralera Bilborock

Programazioa gaur hasiko da, Visioni Sarde saileko film laburren erreprodukzioarekin. Guztira zortzi film emango dituzte; goizez, hamaiketan, Euskaditalia akademian izango dira emanaldiak, eta arratsaldez, berriz, Bilborocken. Malaespera tabernan egingo da amaiera ekitaldia.



10:00
19:00

Berreginen museoko pintura eta marrazketa ikastaroko izen-ematea

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Tailerra

Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus Matrikula irailaren 13tik (10:00etatik aurrera) 18ra (19:00ak arte) bitartean egingo da   Edozein arrazoi dela-eta matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan (San Frantzisko Kalea 14) eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, bernizak eta akrilikoak

Berreginen museoko pintura eta marrazketa ikastaroko izen-ematea Berreginen Museoa

Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Matrikula irailaren 13tik (10:00etatik aurrera) 18ra (19:00ak arte) bitartean egingo da

 

Edozein arrazoi dela-eta matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan (San Frantzisko Kalea 14) eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea
 
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da
 
Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, bernizak eta akrilikoak



18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.


20:00
20:00

Flamenko ikuskizuna

Zorrotza, Bilbo | Dantza

D8 Sorkuntza Faktoriak denboraldi berriko lehenengo ikuskizuna dakar: Gabriel Matías bailaorearen erakustaldia. Irailaren 16an eta 17an Zorrotzako Gaztetxean, 20:00etan. Sarrera: 10-12 euro

Flamenko ikuskizuna Zorrotza

D8 Sorkuntza Faktoriak denboraldi berriko lehenengo ikuskizuna dakar: Gabriel Matías bailaorearen erakustaldia.

Irailaren 16an eta 17an Zorrotzako Gaztetxean, 20:00etan.

Sarrera: 10-12 euro