Biziz Bizi elkarteak antolatuta, hamargarrenez egingo dute Bilbotik Galdakaorako bizikleta martxa, udalerri biak batuko dituen bidegorria eskatzeko asmoz: "Ikuspegi guztietatik beharrezkoa den bidegorria, hurbiltasuna, Durangaldera eta Arratiara irekitzea, eta abar. Hilabete honetan mugikortasunaren astea dugu, mugikortasun iraunkorraren aldeko adierazpen guztiak alde batera utzita, une egokia da bidegorria bultzatzeko erabaki ausartak hartzeko. Bilbo ezkerraldearekin bat egitea lortu dugu, obrak ere hasten ari dira eskuinaldetik, orain barrualderantz jotzen du, zure presentziak posible egingo du". Eguna: Irailak 24 Ordua: 11:00 Lekua: Kale Nagusia, Foru Aldundiaren jauregiaren aurrealdean
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 24, 13:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak). JOUR DE FÊTE CIE. - Besteen kalea
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 24, 18:00etan. Txurdinaga. (Garai lorategiak). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 24, 18:00etan. Abusu-La Peña (Ibaizabal zelaia). DEABRUKERIAK - Plaza abordaia!!!
Bilboko Udalak Zirkualde Zirku-Arteen Jaialdiaren edizio berri bat jarriko du abian irailaren 23tik 25era. Hiru egunez, XIII. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra denak, Errekalde plaza izango du eszenatoki nagusi, eta zazpi konpainiak akrobazia, kabaret, malabare, kale antzerki, umore eta akrobazia ikuskizunak partekatuko dituzte publiko guztientzat. LARUNBATA, IRAILAK 24 19:00etan. ALAS CIRCO TEATRO - “3en1”. Izerdia, esfortzua, malkoak, erresistentzia, denborak, aieneak, kon¬antza, estropezuak, eta poz handiak oraindik zailenera iristeko. Ahá! Circo lanbide edo grina bereko bost bidelagun elkartzen diren tokia da. Bidean lagun egiten dieten pertsonengan konfi¬antza izan dezaketela ulertzea da, eta “garelako naiz” esamoldearen froga enpirikoa da. Akrobaziak nonahi, bankinak, bihurrikatzeak, hegaldiak, malabareak eta aireko mugimenduak dira, besteak beste, eszenan beren onena ematera eramango dituzten teknikak. 20:00etan. SEÓN - “Infinit”. Eta ezerk ez balu hasierarik edo bukaerarik? Edo, behintzat, ez bagina gai argi eta garbi zehazteko non kokatzen diren? Eta nik laburpen hau idazten dudan bitartean ikuskizuna gertatzen ari bada? Eta irakurtzea ikuskizunaren partea bada, hasi baino minutu batzuk lehenago edo txaloak itzali eta urte batzuk geroago irakurtzen ari zara ere? Infi¬nit, ikuspegi umoretsu eta zientifi¬ko eta ¬filoso¬ko batetik, errealitatearen muga lausoak planteatzen dituen lana da, tesi zentzugabe eta itxuraz ergelarekin, baina oso jarrera adimentsua ezkutatzen duena. Akrobaziekin, dantzarekin eta Washington trapezioarekin batera, zirkuko talentu gazte bi iritsi dira beren teknikarekin itsutzeko eta teoriekin harritzeko prest.
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 24, 19:00etan. Deustu (Botika Zaharra, Euskalduna Zubiaren ondoan). HORTZMUGA TEATROA - Bidearen amaiera
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 24, 19:00etan. Abusu-La Peña (Ibaizabal zelaia). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
Ayotzinapako krimenaren 8. urtemugaren harira, ekimena antolatu dute irailaren 24rako, larunbata. 19:00etan izango da, Bilbo Zaharreko plazan. Jarraian, antolatzaileen testua: "2014ko irailaren 26an Mexikoko Guerrero estatuan, polizia eta ejerzitoak, narkoaren laguntza baliatuz, ikasle nekazari talde bat bortizki eraso zuten. Honen ondorioz, 6 pertsona hil, 25 zauritu, eta 43 gazte desagertu ziren. Euren delitu bakarra, eurentzat eta euren komunitateentzat bizitza duin baten alde borrokatzeko, herri hezitzaile bihurtu nahi izatea izan zen. Orain estatu krimen honen 8. urtemuga betetzen denean, Ayotzinaparekin plataforman biltzen garen kolektibo eta pertsona desberdinok, Mexikotik heltzen zaigun elkartasun deiari erantzuteko asmoz, hurrengo irailaren 24an antolatutako ekimenetara hurbiltzeko deia luzatzen dizuegu: Larunbata 24an, arratsaldeko 7etan, Bilbo Zaharreko plazan, elkarretaratze bat egingo dugu, eta performance bat, musika, takoak eta mexikoko jaki desberdinak eskainiko dira. Ateratako dirua 43 ikasleen familiei bidaliko zaie".
“Itoizezank! Abar” irratsaioko gidariak dira Antuxuna ta Patx, eta Sigrid erreginaren bila murgilduko dira ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz eta magazin surrealista bat aurkeztuz.
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Bilboko BBK Aretoan egingo da, irailaren 19tik 25era.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.
Hika Ateneoko mendi taldeak Piriniotara txangoa antolatu du iraileko azken astebururako. Irailak 23, ostirala: Irterra, 17:00etan San Nikolasen (Bilbo-Torla). Irailak 24, larunbata: Ibilbide zirkularra: Racón eta Canarellos Ordesako zelaitik Irailak 25, igandea: Ibilbide zirkularra Ordesako kanpingetik: Tozal d'as Comas Prezioa: 135 euro (Ateneoko kideentzat: 125). Diru sarrera egiteko azken eguna: irailak 14 Informazio gehiago: hikaateneo.eus eta menditalde@gmail.com