Larunbata, urriak 8

11:00

Elkarteen eguna

Errekalde plaza, Errekalde | Azoka

Urriaren 8an, larunbata, auzoko elkarteen azoka egingo dute Errekalde plazan, goizean zehar eta eguerdi partera arte. Taldeak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da, eta adin guztietarako jendearentzako moduko egitaraua prestatu dute. Amaitzeko, gainera, autopistaren biaduktua lehenbailehen eraistea eskatzeko kalejira egingo dute auzotarrek.

Elkarteen eguna Errekalde plaza

18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

19:00
14:00

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan

Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean), Alde Zaharra | Hitzaldia

Somera kaleko lokalean hainbat hitzordu egongo dira aste honetan zehar, eta permakulturari, elikadura subirautzari zein ekologismo integralari buruz jardungo dute horietan.

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean)