Iñigo Martinez Peñaren liburuaren (Elkar) aurkezpena. Jon Gerediaga eta Jone Ojea solaskideSarrera librea
“Arkitekturaren politikak. Espazioak ba al du ideologiarik?”. Hizlaria: Itsaso LarramendiAgora Filosofia elkarteak antolatutaSarrera librea
Desirek ekintza bultzatzen dute, baina horien asetzeak ez du gure irrika gaitasuna agortzen: zorionarekin bakarrik ase daitekeen desira amaigabea gara. Horregatik, gertaera historiko izugarrienak ere sentimendu horren bilaketa luze eta bihurri baten parte dira. Lan honek emozioek gure jatorria eta gizarteen garapena ulertzeko orduan duten papera erakusten digu. Bidaia entretenigarri eta argigarria, intelektuarentzako oparia. «Desioak asetzeari zoriona deituko diot, letra xehez. Asebetetze horren mugako proiekzioari, dena beteta dagoelako ezer lortu nahi ez duen betetasun absolutuari Zoriona deituko diot, letra larriz, eta adimenaren utopia da. Zoriontasunaren historia bat idatzi nahian, bi idatzi beharko nituzke: zoriontasunaren historia bat, eta Zorionaren historia bat».
Ostegunean, martxoaren 30ean, jokatuko da urtero antolatutako Bertso Erronda bertso-jaialdiaren finala. Horretan, Enare Muniategi, Janire Arrizabalaga, Irantzu Idoate, Hodei Munduate, Maite Sarasola, Peru Irastortza, Ander Anakabe eta Irune Basagoiti izango ditugu aurrez aurre.
Gaur, hilak 30, Palestinar Lurraren Egunean, elkartarsun mobilizazioa izango da 19:30etan, Areatzan.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.