Artxanda mendira gerturatzeko aukera, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora. Bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dute. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko. 3 km baino gutxiagoko ibilbidea izango da, ia dena asfaltoa.
Urriaren 19an, Bizkaiko Emakume Sortzaileen III. Topaketak ospatuko dituzte Euskalduna Jauregian. Zelako Kultur Ideiak kooperatibak egun osoko egitaraua prestatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, eta aurreko bi edizioek bere omenduak izan dituzten moduan, aurten Kristina Mardaras izango da omenaldia jasoko duena.
Hasiera San Mamesen izango da eta helmuga Guggenheimen. Hiru lasterketa mota egongo dira: Pirata (10km), maratoi erdia (21km) eta (42km). Ekitaldi ezberidn, berezi eta ikuskizunez bete honek 5 kontinenteetako partaideekin kontatzen.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Urtero lez, aurten ere JA! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Bilbon. Gaur hasi eta urriaren 20rarte iraungo du eta aurten, Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrena izanik, modernismoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zena izango du muinean jaialdiak. Jaialdiko zuzendariek, Juan Basek eta Carolina Ontiverok, Kafka hautatu zuten 2024ko edizioko gai nagusitzat baina Kafkaz haratago, hamabosgarren edizio honetan hainbat egile estimatu itzuliko dira; hala nola Juan Villoro, Bernardo Atxaga eta Carlos Areces.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Iaz euskaraz estreinatu ondoren, orain gaztelaniaz estrenatuko da endreduzko thriller politiko hau, bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. Urriaren 18tik 20ra Arriaga Antzokian
Bere nortasuna ezagutu nahian dabilen gizon baten bakarrizketa bitxia, Alberto Iglesiasek zuzendua. Javier Ruiz de Alegria da protagonista, aktore eta margolari gisa.