Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak. Bi saio egongo dira: 11:30ean eta 16:30ean. Eta zuk?. Bazenekien Arabako patatak munduko onenak direla?. Anek eta Aitorrek zergatia azalduko digute.
Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorraren irabazleak Tardes de soledad lana aurkeztuko du gaur, hilak 12, arratsaldeko 18:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan.
“Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurrak. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi…”, honela dio Loraldiaren enkargu gisa produzitu eta ZINEBIn Bertoko Begiradak sailean hautatua izan den proiektuaren sinopsiak. Azaroaren 12an, “XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN” ikusgai egongo da Alhondegian, ZINEBI Jaialdian. Proiektuaren sormen prozesuaren inguruan eta beste haimaika egitasmoz aritu gara Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazorekin.
Milaka dira Bilbon euskaraz aurrera egitea eragozten diguten oztopoak, milaka euskaltzaleok ditugun trabak. Zorionez, badira ere bide hori arintzeko eta bizigarriago egiteko sortu ditugun egitasmoak eta espazioak. Eta gero eta gehiago izango dira. Bilbo euskaraz dator!
Azaroaren 12an, 19:00retan, Cuchillo, Ang Studio, Eider Corral eta Crisis solasean arituko dira. Gaztelerazko saioa izango da, sarrera librearkein.
Zazpi T’erdi ekoiztetxeak ekoitzitako film luze honek hitzordua dauka gaur, hilak 12, Golem zinemetan, gaueko 21:30ean.
Azaroaren 11n eta 12an, DOK Summiten egoitza izango da Bilbo, Euskadiko telekomunikazio-azpiegituren sektorerako erreferentziazko ekitaldia. Eraldaketa digitalean eta ekonomia iraunkorrean oinarrituta, hainbat sektoretako adituak, liderrak eta profesionalak bilduko dira, trantsizio digital eta berdeak gizartean, enpresetan eta administrazio publikoan duen eraginari buruz eztabaidatzeko. Euskalduna Jauregian izango da
Azaroaren 11n eta 12an elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortuko dute, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko. Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.
Musikaren sektoreak bat egin du SOM VALÈNCIA bultzatzeko, horrenbestez, Bilbon elkartasun kontzertuak egongo dira azaroaren 12an eta 14an.
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu bere 66. edizioan. 59 film euskal ekoizpenekoak dira.