11 urte. TARAJAL, gogoan. 11 urte. TARAJAL, gogoan. 🕯️🗓️ Otsailak 8, larunbata.🕢 11:00etan Elkarretaratzea Arriaga plazan.🕢 11:45etan Ceutan egingo den mahaia inguruaren zuzeneko proiekzioa - Munduko Medikuak-en egoitzan (Bailen, 1)🥧 Jardunaldia amaitzean elkarrekin bazkalduko dugu, ekarri partekatzeko janaria.đź“Ł “Erailtzen duten mugen aurrean, migratzeko eskubidearen aldeko ituna. BIDE LEGAL ETA SEGURUAK!” ✊🏾✊🏼
Badator Otxarkoagako Gazte Eguna otsailaren 8an!
HARRIBITXI taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an 12:00etan Biran. Bikote artistikoa, sorkuntza berriko musika tradizionala. 20 musika-tresna baino gehiago zuzeneko berezi eta dinamikoan 10€ BIRAn egunean bertan
NUEN MAITE irratiaren aurkezpen jaialdia egingo dute otsailaren 8an 12:30etik hasita, Deustuko Gazte Lokalean. NUEN MAITE irratia jaio da Deustun!Berotu motorrak!!Auzotik eta Auzoarentzat, espazio berria askatzeko ordua heldu da. Azken hilabeteotan burubelarri aritu gara Deustuko Gazte Lokaleko Txoridendan espaziotxo bat berreskuratu, polit polit atondu eta podcastak grabatzeko estudio bat muntatzenOtsailaren 8an irratiaren aurkezpen jaialdia izango da. Egun osoko programazioa prestatu dugu: Marianitada, binilo pintxada, herri bazkaria, kontzertuak... eta NUEN MAITE irratiaren lehen programaren grabazioa, jendaurrean eta auzoko eta gaztetxeko kideekin batera.
Fucked Feminist Fans liburuaren aurkezpena egingo du Leyre Marinas idazlean otsailaren 8an 12:30ean La Sinsorgan.
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Lamiakoren ibaipekoaren proiektua erabat gaitzesteko manifestazioa Bilboko Arriagan izango da, otsailaren 8an, 17:00etan. Deialdiak dagoeneko berrogeita hamar kolektibo baino gehiago protestara batu ditu.
Laura Sam Rekalde Aretoan otsailaren 8an 18:00etan. La palabra que habita Interbentzio poetiko honetan, ahozkotasunak espazioa zeharkatuko du, dimentsio berri bat hartzen duten testuen bidez, aretoan bizitzeko ahotsa, gorputza eta soinua erabiliz. Sarrera librea lekuak agortu arte.
Betiko Musika: EARTH SONG PROJECT kontzertua otsailaren 8an 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian. Earth Songs Project batere konbentzionala ez den musika-taldea da. Belaunaldien arteko emakume-abesbatza batek osatzen du, 15 urtetik 70 urtera bitarteko ahotsekin, eta musikari eskarmentudun talde batek eta abeslari bakarlari batek bat egiten dute haiekin. Miley Cyrus, Rihanna, Dua Lipa edo Beyoncé izango dira agertokian, bertsio eta harmonia paregabe eta ikusgarrietan.
“Paradoja ” magia ikuskizuna eskainiko du Nelo Maestrek otsailaren 8an 19:00etan La Fundición Aretoan. «Paradoxa» lanean Nelok jendartean bidaia liluragarri baten barna eramaten ditu ikus-entzuleak matematika, zientzia eta egunerokotasuneko kontraesan harrigarrienetako batzuen bidez. Logika zalantzan ipintzen duten ilusioen bidez, ikuskizunak paradoxa ezagunak arakatzen ditu, esate baterako, Monty Hallen paradoxa edo Cantorren Jarraitutasunaren hipotesia, posible denari buruzko gure sinesmen sakonenei erronka eginez. Umore kutsu bat eta gogoeta gaineratuz, «Paradoxa» lanak adin guztietako publikoarengana iristen da, zalantza besarkatu eta ezohiko moduan pentsatzeko gonbitea luzatuz. Denboran barna bidaiatzen du, ezinezkoaren eta absurduaren lurraldetan, ikusi ez ezik, sentitu egiten den magia esperimentatzen duzun bitartean.Prest zaude zure ziurtasunak zalantzak jarri eta paradoxen enigman murgiltzeko? Izan ere, «Paradoxan», ezinezkoa dirudiena harri-garriaren hasiera baino ez izatea gerta liteke.
Urriaren 8an, larunbata, Oier Zuñigaren konpainiak ERESIA antzezlana eskainiko du 19:30ean Pabellon 6en. Lurra arin bekizu, ama bere proposamen pertsonalaren azken emanaldietako bat aurkeztuko digu. Dolu erritu tradizionalak nahikoak ez direlako sentsaziotik abiatuta, Oier Zuñigak, Eneko Gil eta Belen Cruzekin batera, dantza, kantua eta interpretazioa uztartzen dituen lan bat aurkezten digu, ekintza eszenikoa dolu erritu kolektibo bihurtuz.
BILBO KANTARI Alde Zaharretik ibiliko da otsailaren 8an. La Bolsa eraikinean hasiko da 19:30ean.
Godspell musikala egongo da otsailaren 6tik 9ra 20:00etan Campos Antzokian.