“Generoa eta zientziaren komunikazioa” jardunaldia Bilbora buelttauko da da maiatzaren 15ean, zientzia-komunikazioan genero-ikuspegia nola txertatu eta hobetu pentsatzeko. Jardunaldia maiatzaren 15ean izango da, Bilboko (Bizkaia) Iberdrola Dorrean. Adimen artifizialeko (AA) algoritmoetan dauden genero-alborapenak hizkuntza gizarte-aldaketarako tresna gisa edo kazetaritza matxistako praktikak detektatzen dituen behatoki baten lana izango dira, besteak beste, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiaren hirugarren edizioan mahai gainean jarriko diren gaietako batzuk. Programak hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta hitzaldi laburrakeskainiko ditu. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldi hau genero-ikuspegia duenzientzia-komunikazioko foro nagusia bilakatu da.
"Kolonbiari buruzko Nazioarteko II. Mintegia: Estatuaren Biktimak, Esperientzia Juridikoak eta Paramilitarismoaren desegitea" izeneburupean, maiatzaren 15ean hiru mahainguru antolatu dituzte Bizkaia Aretoan. Mintegi honetan adituak, Estatuaren biktimak, gizarte-ekintzaileak eta akademikoak bilduko dira, funtsezko gaiak diren Kolonbiako trantsizio-justizia, zigorgabetasunaren aurkako borroka, bakea eraikitzeko erronkak eta paramilitarismoaren desegitea jorratzeko.J.A. Freytter elkarteko ordezkariek eta beste erakunde laguntzaile batzuk hartuko dute parte.
Bilboko Euskaraldiak Indautxuko plazan bilduko ditu ahobizi eta belarriprest guztiak Euskaraldiari hasiera emateko eta txapa elkarrekin jartzeko arratsaldeko 19:00etan.
Maiatzak 15, 18:00etan, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera, “Gazteen errealitatea ikertuz: gazteen eta gizartearen gaur egungo erronkak” jardunaldia ospatuko dute, belaunaldi berriek dituzten erronka handiei eta politika publikoek haien ongizatean duten zereginari buruzko hausnarketarako gunea. Topaketan doktoretza ikerketetan oinarritutako bi ponentzia aurkeztuko dira, gazteen emantzipazioa eta finantzaketa publikoaren eredua lurralde ikuspegitik lantzen dituztenak. Amaieran, askaria egingo da, bertaratuen eta hizlarien arteko ideia-trukea errazteko. Jardunaldia euskaraz izango da, parte hartzeko izena eman esteka honetan. Lekua: Rodríguez Arias K., 4, 2. ezkerra, Abando, 48008 Bilbo, Bizkaia
GABRIEL ARESTIREN AURPEGI ANITZAK: Gabriel Arestiren harri eta herri: bizipen abezedarioa hitzaldia eskainiko du Jon Kortazarrek maiatzaren 15ean 18:30ean Foru Liburutegian.
Musika dibertigarria da: Los niños y niñas cuentan y cantan... LA FLAUTA MÁGICA MAIATZAK 15 OSTEGUNA - 18:30BERTENDONA Institutua (Bertendona 5) Haur eta familiei zuzendutaDoako sarrera, lekuak bete arte KODALY Musika Eskola Musika eta antzerki interaktiboa familientzat.Ekarri parte hartzeko gogoa, eta WOLFGANG AMADEUS MOZARTEN opera famatuenetako batean agertuko zara.
Lear: entre la vida y la muerte antzezlana egongo da maiatzaren 15ean 19:00etan Basurtu Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Zer gertatuko litzateke Lear erregearen emanaldi batean, aktore protagonistak dei bat jasoko balu ospitaletik eta bizitzeko ordubete geratzen zaiola esango baliote? Horixe gertatuko zaio aktore honi. Zer egingo du azken ordu horretan ikus-antzezleen aurrean? Hilko da ala biziko da? Heriotzaren zain dagoen gizaki baten goitik beherako aldaketa izango du zuzenean.
Entre naipes y misterios, un viaje cartomágico - DAVID BLANCO Maiatzaren 15ean 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian. ERABATEKO ESTRENALDIA60 ´EUSKAL HERRIAGAZTELANIAHISTORIA ETA KARTOMAGIA
Matematika eguneroko bizitzan: Los fractales nos invaden hitzaldia Aniceto Murilloren (Malagako Unibertsitateko Geometria eta Topologiako katedraduna) eskutik. Maiatzaren 15ean 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean.
Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak "LĀTTICE" mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du maiatzaren 15ean Alondigako Auditorioan. Azkuna Zentroak ekoitzi du, "Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin.
LA GALERNA taldeak kontzertua eskainiko dute maiatzaren 15ean 20:00etan Bilborocken. Ane Lindane-k eta Raquel Torres-ek Late Night aurkezten dute.
Garbayo taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 15ean arratsaldeko 20:15ean Kutxa Beltzan. Bere disko berriaren aurkezpena egingo du.
CELTAS CORTOS Euskalduna Bilbaon izango dira bira inguratzaile eta paregabe batekin maiatzaren 15ean 20:30ean: 'Solos ante el peligro'. Jesús Cifuentesek, Alberto Garciak eta Goyo Yebesek, Virtuós Mediterrani talde sinfonikoak lagunduta, 'El mundo al revés' euren azken lana aurkeztuko dute zuzenean, inoiz ikusi ez den formatu erakargarri batean. Kontzertu honen errepertorioan 80ko hamarkadaren erdialdean sortutako taldearen ibilbideko arrakastarik handienak eta funtsezkoenak ez dira faltako, estatuko erreferentziazko banda bat bezala goratu zituzten kantuak.
Colectivo Panamera taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 15ean gaueko 21:30ean Kafe Antzokian.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, berrikuntzekin dator Euskaraldia.
🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 Prest asteburu borobiletarako? Musika, dantza, jana, edana eta giro mundiala izango dute! Ez galdu urteko momenturik basatiena!!
Hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka da Pantaialdia. Maiatzaren 6tik 15era ospatuko dute bigarren edizioa eta izena emateko epea jada zabalik dago.
🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 KONTZERTUAK: Taldeak, DJ-ak eta zuzeneko musika ugari🕺💃
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |