Irailaren 27an, ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSAk erraldoien kalejira egingo du Sarrikon, goizeko 11:30ean.
Irailaren 27an, IBAI-ARTE DANTZA TALDEk dantza ikuskizuna eskainiko du Zorrotzako frontoian (Zorrotza), arratsaldeko 17:30ean.
Berlingo Orkestra Filarmonikoak kontzertua eskainiko du irailaren 27an 19:00etan Guggenheim Museoko Entzungelan.
Irailaren 27an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.
Mezerg musikariak kontzertua eskainiko du irailaren 27an 22:00etan Guggenheim Museoko Atrioan. ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatzeko aukera dago lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.
Rock Ladies Festival jaialdia egongo da irailaren 27an 21:30etik aurrera Kafe Antzokian. Taldeak: ROSSIE & THE JACKS vs AC/DC + MISS BROWNSTONE vs GUNS & ROSES + RELOAD vs METALLICA + THE BEAST vs IRON MAIDEN
"Plazarik Plaza" programaK Hirian folklorea sustatzea du helburu eta kalejirak, dantza-alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtuko kaleetara, herritarrek doan goza ditzaten. Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. TaldeA Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zen. Hasiera Udal Txistulari Bandak emango dio eta "Oinak astinduz" abestuko du irailaren 25ean 18:30etan. Emanaldia Sabino Arana kaleko 50ean burutuko da. Ostiralean, baita Sabino Arana 50 helbidean, 20:00etan Meñakoz Dantza Taldeak "Suak: sorginen irrintzia" eskainiko du. Irailaren 27an, 13:30etan, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du Basurtuko kaleetan zehar. Arratsaldean kalejira egingo da auzoko kaleetatik 18:30etatik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Rosa del Azafrán Toledoko taldeak gidatuta. 19:00etan bi taldeek dantza alardea eskainiko dute Sabino Arana kaleko 50ean.
Guztira magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia eta clownez betetako 32 emanaldi egongo dira Bilboko auzoetan hilabete honetan zehar. Programaren bigarrena gaur izango da, hilak 4, Zurbarango Panera plazan.
URIBARRIKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
ZORROTZAKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
Bilbao Pura Kalea 2025 🔥 Badator Bilbao Pura Kalea 2025 🔥 irailaren 26tik 28ra Bilbon! La Casilla, San Mamés, Olabeaga... lekuko izango dira. Ibilbideak, masterclasseak, lehiaketak, jokoak, sariak, sorpresak eta batez ere... kalea! 🤘
Zorrotzako Jaietako Gaztetxeko kontzertuak: Irailak 26: Trotsky Vengaran + Doble Fuerza Urriak 3: Moonshine Wagon Urriak 4: Ilberri Artikulo 30 Gatazka Urriak 5: Trapala Bajos Fondos
Zorrotzako Jaietako kontzertuak: Irailak 26: Kresala Irailak 27: orquesta Versus Irailak 28: forró tailera + Forró Goxua Urriak 3: Trikizio erromeria Urriak 4: Xsakara + Bad Sound System Urriak 5: Dj Ismeder
URIBARRI ETA MATIKOKO Jaietako kontzertuak: Irailsak 26: Akerbeltz erromeria Irailak 27: Kokein + Ziztada & Rlantz eta Komadü Urriak 2: Somak Urriak 3: Chuleria Joder + Akatz Urriak 4: Bidean erromeria
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |