Antzerki-ekitaldiak, ohiko bezala, doakoak izango dira, herritar guztientzako sarbidea bermatuz. Obra gehienak musika, akrobazia edota keinuak dituzte oinarri, jendaurreko guztiarentzako zuzenduak. Beste behin ere zeinu bidezko hizkeraren interpretea eskura izango dute elkarrizketadun antzezlanetan. Familia guztiei zuzendutako kaleko antzerkia Arriaga plazan izango da, bi emanalditan: eguerdiko 13:30ean eta gaueko 21:30ean.
Haurrak beren gustokoak diren antzerkia ere ikusteko aukera izango dute. Izan ere, kolorez eta ikuskizunez beteriko zortzi talde egongo dira, bai lokalak, nazionalak edota nazioartekoak. Haurrek Gas plazan izango dute ikuzkizuna, arratsaldeko 19:30 (igandea 17an izan ezik, 20:00ak arte atzeratuko baita Balearen desfilea dela eta).
Familientzako antzerkia Arriaga plazan
ADRIAN SCHARZSTEIN, “Dans”
Domeka, abuztuaren 17a, 13:30ean eta 21:30ean. Argentina
Artista bat, biraderadun organo bat, swing bat... eta zu!
Juanek, gure protagonistak, ikusleak dantza ikuskizun batekin gozarazten saiatuko da. Horretarako, hainbat alor jorratuko ditu: pasodoble batetik blues bateraino. Hori bai, ikuskizunera hurbiltzen direnen laguntza beharko du, guztiak partaide izango diren gertaera bat sortuz.
Juanek dantza egingo du. (Edo, hobekiago esango, saiatu egingo da!). Bere eszenatokia kalea da. Bere tresna biraderadun organo xarmagarria; bertatik sortuko dira bere eta ikusleen artean dagoen harremana kontatuko diguten erritmoak. Era honetan, ikusleek Juanen ateraldietan parte-hartzeko aukera izango dute, bere beharren konplize eginik. Dansek zera adierazi nahi digu: dantzatzen jarraitzeko norberaren erritmoak ezagutzen ikasi behar dugu.
CARNAGE PRODUCTIONS “Les demi-fréres Grumaux”
Astelehena abuztuaren 18a, 13:30ean eta 21:30ean. Frantzia
Demi- frères Grumaux Grumos bi artista dira... ia osoak! Gauza harrigarrietan aurkituko dituzu:
-sua duen mahai gaineko heriotzaren saltoa motorra gainean
-giza-jomuga duen zigorrarekin prezisioa
-...
Gagsez betetako ikuskizuna, Marx Anaien eta Mad Maxen erdibidean.
ESPEJO NEGRO “La cabra”
Martitzena, abuztuaren 19a, 13:30ean eta 21:30ean. Andaluzia
Bere estreinalditik hamalau urteren ostean, milaka kilometro egin eta Ingalaterratik Japoniara –Puerto Lumbrerasetik pasata– antzeztu ostean, El Espejo Negroren ikuskizun txalotu eta goraipatuenetako bat itzultzen da: La Cabra, bere ijito talde mitiko eta ikaragaitzarekin.
Angel Calventek berriz ere bere botinak jantzi eta familia berezi honen buru jarriko da. Azken urteetako txotxongilo eta aktore ikuskizun onenetako baten kalerako itzulera. Batek baino gehiagok oroitu eta berriz ere ikusi eta gozatzeko zalantza gutxi izango duen ikuskizuna. Kritikak eta ikusleek txalotutako muntaia, kale-antzerkiaren kontzeptua irauli zuena. Calventek bere abilezia guztia agerian jarri zuen txotxongilo eta aktoreen arteko fusioan, eta bere karrera artistikoa suspertu zuen.
Eta klaneko amonak dioen bezala: ¡Tararaaa… de animal exotic en un singular guander for show for every body!
TRAPU ZAHARRA “La Conga”
Eguaztena, abuztuaren 20a, 13:30ean. Euskal Herria
Interbentzio saileko ertzain bat urteen poderioz konturatuko da bere bokazioa ez dela zartakoak banatzea. Beraz uniformez erabat aldatzea erabakitzen du, lehendabizi erlijio ordena baten sartu eta ondoren fundazio humanitario bat sortuko du. Fundazioan bere betebeharrak langabezian denbora luzez dagoen jendea laguntzea edo itxaropen gutxi duten pobrezian dauden sendiekin lan egitea izango da.
Denborarekin animoa indartzen duen entrenamendu pertsonalizatu bat asmatuko du, nagitasunaren aurka borrokatzen duena, jateko gogoa erregulatzen duena, antsietatea kentzen duena...
Bere hitzaldietan “behizain sexy” baten gisan jantzirik doan emakume batekin aurkezten da: bere “sistemari” sendatu den ardi beltza. Bera izango da bere jolaskidea, eta ikusleentzako eredu bizia.
Azkenean, ia beti bezala, ezer ez da dirudiena.
CAPICUA “Entredos”
Eguaztena, abuztuaren 20a, 21:30ean. Katalunia-Aragoi
Zer gertatzen da amets baten pertsonaiak amets egin eta elkar topo egiten dutenean? Zer da ametsezkoa eta zer da erreala? “Entredos”-ek mundu magiko eta absurdu batean murgilduko zaitu, poetikoa eta komikoa, esna edo ametsetan zauden jakingo ez duzun mundua.
TEATRO SALITRE “Rico, rico, rico”
Eguena, abuztuaren 21a, 13:30ean. Euskal Herria
Azken 20 urteetako kale-antzerki ikuskizun trakets, destroyer eta guarriclownenaren remakea.
Vivo, Bodo eta Malo berriz ere elkartuko dira, urtebetetze berezi bat ospatzeko asmoz. (Zira eramatea gomendatzen da).
CIRCO PITANGA “Circus”
Eguena, abuztuaren 21a, 21:30ea. Suitza
1920. urtea: Denda txiki baten zuzendaria etsita dago. Bere zirkua noraezean doa, bere trukuek ez diote inori barrerik egiten eta untxi guztiek kapelatik alde egin dute.
Egun batean, hala ere, emakume misteriotsu bat agertuko da emanaldi batean. Samurtasunez eta trebetasunez betetako topaketa honek dena aldatuko du, denei gatza eta piperra itzuliaz eta publikoari zirkuaren ihesbide magikoa eskainiz.
* Circus/Circo * zuri-beltzeko pelikula mutua da, istorio vintage eta goi-mailako glamourra duena, onirikoa baina benetakoa, arkakusoz, lentejuelaz, sorpresaz eta bertigoz beteta.
PAKI PAYA “Shake, Shake,Shake!!”
Barikua, abuztuaren 22a, 13:30ean y 21:30ean. Belgika-Katalunia
Ikuskizun irrigarria... Izenburuan dena esanda dago!
Zirku ona, umorea eta adrenalinaz betea. Emozioak eta uste-gabeak... aireko koadroa, masta txinatarra eta diskoa.
Rock and roll ikuskizuna, asmo handirik gabekoa, burutik jotako eta zintzotasun ikaragarria duen unibertsoan murgilduko zaituztena.
GUILLEM ALBÀ & THE ALL IN ORCHESTRA “Marabunta”
Zapatua, abuztuaren 23a, 13:30ean eta 21:30ean. Katalunia
“MARABUNTA” zoramena da. Nahasmena klasearekin. Ilea harrotu nahi ez eta prakak galtzen bukatzea. Baina irribarrea ahoan.
Pailazo show bat, kementsua eta energetikoa, zuzeneko musika onenaz lagunduta. Eszenatokian artistek ezer ez ulertua izan dadin borrokatzen dute: kantu propioak, gags absurduak... Ezarritako inolako ordenarik ez. Pailazoaren kaosa da.
Inprobisazioa: atera eta jolastu. Gertatzen dena gertatzen dela dibertitzea, eta nork daki gaur zer gertatuko den. Eta bihar. Eta etzi. Hau oihana da. Barre egin nahi duzue? Gonbidatuta zaudete.
Deskonektatu zuen telefono mugikorrak eta burmuinak. Eurak dira antidotoak, bolbora eta C bitamina. Kontserbagarririk gabeko jokoa: zuzenean eta zainetan. “MARABUNTA” dira. Ikuskizun totala.
DEABRU BELTZAK “Drumbreak”
Domeka, abuztuaren 24a, 13:30ean. Euskal Herria
Eskuak lurretik askatzen dira eta gorputza musikarekin batera bihurrikatzen da. Dantzatzeko modu zoroa, begirada finkoa eta ausardia itzela dituzte, askorentzat buru-hilketaren ekintza izan arren.
Break dance eta perkusioa bateratzen ditu, erritmoa eta koreografia. Ikuskizun miresgarria da: musikaz inguratzen ditu liluraz beteriko ikusleak.
Horiek, txaloekin, mugimenduak eta trebetasuna goraipatzen dituzte.
Haurrentzako antzerkia Gas plazan
PATXIN eta POTXIN “Oihan koloretsua”
Domeka, abuztuaren 17a, 20:00etan. Euskal Herria
Potxin eta Patxin artistak Itsaso zabalean zehar doaz, oihal ontzi baten laguntzaz, eta herrialde alai, bero, koloretsu batean geldialdi bat egitea bururatu zaie. Bertakoen bizimoduak ezagutzeko eta bizitzeko irrikan daude; jantzi koloretsu, musika alai, fruta eta jakiak, denetatik ezagutuko dute. Potxin eta Patxinek ongi etorri beroa jasoko dute bertakoen eskutik. Eta zuk, harrera beroa egingo diezu? Anima zaitez!
OLIVER MAGOA “Liburu magikoa”
Astelehena, abuztuaren 18a, 19:30ean. Euskal Herria
Oliver magoak bere liburu magikoaren azalpenak jarraituko ditu, ikusle askoren laguntzarekin, magia existitu egiten dela frogatzeko.
Liburu horretan magiaren sekretu handiak daude gordeta:
nola sortu eta eraldatu edozein animalia, nola egin modu harrigarrian objektuak agertzea eta desagertzea, nola marraztu era magikoan, nola atera norberak barruan duen magia, nola sortu gozokiak, nola elurra egin magia erabiliz... eta askoz sorpresa gehiago.
TEATRO TRAPERO “Gaur jaia”
Martitzena, abuztuaren 19a, 19:30ean. Euskal Herria
Familia osoarentzat zuzendutako antzerki eta musika animazio ikuskizuna da, baina batez ere haurrei zuzenduta. Festa giroan gertatzen da guztia. Zuzeneko musika eta ekintza eta parte-hartze jokoak –puzgarriak, uztailak, dantzak, sorpresak eta pailazokeriak– txandaka gertatuko dira, joko bakoitzean handiek zein txikiek parte-hartzeko aukera izan dezaten, era natural eta ez lehiakorrean. Musika ibilbidea zabala da, estilo ezberdinak jorratuz: dantza tradizionalak, balsak, rock&roll-a, twista eta unean-uneko haurrentzako kantak.
CIRCO PITANGA “Circus”
Eguaztena, abuztuaren 20a, 19:30ean. Suitza
1920. urtea: Denda txiki baten zuzendaria etsita dago. Bere zirkua noraezean doa, bere trukuek ez diote inori barrerik egiten eta untxi guztiek kapelatik alde egin dute.
Egun batean, hala ere, emakume misteriotsu bat agertuko da emanaldi batean. Samurtasunez eta trebetasunez betetako topaketa honek dena aldatuko du,
denei gatza eta piperra itzuliaz eta publikoari zirkuaren ihesbide magikoa eskainiz.
* Circus/Circo * zuri-beltzeko pelikula mutua da, istorio vintage eta goi-mailako glamourra duena, onirikoa baina benetakoa, arkakusoz, lentejuelaz, sorpresaz eta bertigoz beteta.
CAPICUA “Entredos”
Eguena, abuztuaren 21a, 19:30ean. Katalunia-Aragoi
Zer gertatzen da amets baten pertsonaiak amets egin eta elkar topo egiten dutenean? Zer da ametsezkoa eta zer da erreala? “Entredos”-ek mundu magiko eta absurdu batean murgilduko zaitu, poetikoa eta komikoa, esna edo ametsetan zauden jakingo ez duzun mundua.
MARKELIÑE “ Zoozoom”
Barikua, abuztuaren 22a, 19:30ean. Euskal Herria
Leku irekietarako keinu ikuskizuna, egunekoa, soinuduna, formatu handiko elementuekin. ZOOZOOMek kaleko antzerkiaz gozatzeko modu ludikoa proposatzen du, familiak parte hartu, dibertitu eta harritu dadin. Material xumeekin eraikitako animaliez osatutako parke zoologikoa sortuko dugu.
Era erraz, azkar eta irudimentsu batean parte-hartzaileak jirafa, flamenko, elefante, arrain, karramarro, dinosauro eta abar bihurtuko dira.
ZIRIKA ZIRKUS “Txarlestrup”
Zapatua, abuztuaren 23a, 19:30ean. Euskal Herria
Txarlestrup oso banda berezia da; charlestona jotzetik dantzatzera pasa daitezke, akrobazietatik klakera…
Denetarik egiten dute bost artista hauek, baina... denak etorriko dira? Gure publiko maitagarriaren laguntza beharko dute?
Dena ikusteko dago, baina zuk ez duzu galtzeko asmorik, ezta?
Gas Plazara egun honetan hurbilduz gero, ziurtatua duzue: Charlestona! Musika zuzenean! Umorea! Eta beste horrenbeste sorpresa!
CIRCO VITO “Entre cuerdas”
Domeka, abuztuaren 24a, 19:30ean. Andaluzia
Kale ikuskizun bikaina, zirkuaren estilo garbienean. Haurrei zein helduei zuzenduta, Victor Sanchez “Vito”-k antzezten du bere osotasunean. Pertsonaia karismadun eta umila, baina ez inozoa. Handi zein txikien artean laguntza bilatuko du eta, eurekin batera, eta ikusleen konplizitatearekin, ikuskizun ezberdinak garatuko ditu.
Umorea eta zirkua uztartzen dituen ikuskizun honetan gehien nabarmentzen dena maila tekniko altua eta 8 milimetroko lodierako 'soka indargabe' baten gaineko abileziak dira; beraren gainean mono-ziklo batekin arituko da, kulunkatu, hula-hops batekin dantzatu... Eta hori guztia umore eta poesia ukituekin lagunduta. Bukatzeko, 1,80 metroko garaiera eta bost mailako eskailera batera igoko da. Eskailera horren bi hankak soka gainean egongo dira, eta Vito bere gainean kulunkatuko da. Munduan hori egiteko gauza den artista bakarrenetakoa da!
[2014/07/30] Somera bete ekitaldi Aste Nagusian
[2014/07/30] Pabellon 6k bi antzezlan berezi aurkeztuko ditu Aste Nagusian
[2014/07/30] Konpartsen ekitaldi "mordo baten" artean, goitibeheren itzulera nabarmen
[2014/07/29] Bilboko KonpartsaK: Goitibeherak. I. Open Aste Nagusia
[2014/07/28] Aste Nagusiko somakumutarra eta bigantxa saioak legez kanpo uzteko eskatu dute
[2014/07/24] Txapeldunen arteko hitzordua Aste Nagusiko su artifizialetan
[2014-07-22] Euskal kirol eta folklorea, "Aste Nagusiko bereizgarria"
[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa
[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak
[2014-07-08] Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea
[2014-07-07] Hau izango da 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela
[2014-07-03] Loreto Errasti izango da Aste Nagusiko txupinera