uriola.eus

Iritzi artikulu batengatik Alde Zaharreko gazte bat epaituko du gaur Auzitegi Nazionalak

  Politika  Alde Zaharra

Gaur goizean Ainhoa Iurrebaso Auzitegi Nazionalean epaitua izango da; beste bost herritarrekin batera, 2012ko abuztuan, Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen iritzi artikulu bat idazteagatik, bere heriotzaren 25.urteurrenean. Adierazpen askatasuna eta oroimena delitu ez direla adierazteko, elkarretaratzea deitu dute 19:30ean Etxebarrieta plazan.

Alde Zaharreko Maite Perez auzokidearen heriotzaren 25.urteurrenean iritzi artikulua argitaratu zuten Alde Zaharreko sei herritarrek komunikabideetan. Auziperatuek argi utzi dutenez, haien asmoa "kontakizun bakar eta inposatuaren" aurrean, "egian oinarritutako kontakizuna egitea zen, zilegia dena".

Gutuna idatzi eta kaleratu zen garaian, Ainhoa adin txikikoa zen; eta ondorioz, Aitor, Maku, Julen eta Ziortzarekin batera epaitu beharrean gaur goizean igaroko da Auzitegi Nazionaleko adin txikiko auzitegitik. Gizarteratze lanetan 65 orduko eskaerari aurre egin beharko dio.

Bestalde, irailean jakin genuen Auzitegi Gorenak ez zuela tramitera onartu, Maku, Julen, Aitor eta Ziortzaren errekurtsoa eta ondorioz, edozein momentutan espetxean sartzeko agindua jaso dezakete. Geroztik, Oroimena Delitu Denean plataformak, hainbat protesta, burrunbada eta manifestazioa, besteak beste, burutu ditu bilbotar hauen  egoera salatzeko. Gaur, 19:30etan, elkarretaratze berri bat egongo da Etxebarrieta plazan, Ainhoaren aurkako epaiketa salatzeko eta oroimena zein Adierazpen Askatasuna delitu ez direla aldarrikatzeko.

[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

[2014/10/07] "Ez dagokigu guri bakarrik epaiketa hauek gelditzea, herri aktibazioa ezinbestekoa da"

[2014/10/16] Herritarrak kalera aterako dira beste behin, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

[2014/10/17] Oihu, zarata eta bide mozketa iritzia askatasunaren alde

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa