Gutuna idatzi eta kaleratu zen garaian, Ainhoa Iurrebaso adin txikikoa zen eta, ondorioz, Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Julen Orbea eta Ziortza Aiensarekin batera epaitu beharrean, atzo igaro zen Auzitegi Nazionaleko adin txikiko auzitegitik.
Epaiketa hasi baino lehen Fiskalak akordioa proposatu zion Iurrebasori, baina "baldintzak ikusita" Ainhoak ez zuen akordiorik onartu.
Bere abokatu Ane Ituiñoren galderei erantzun zein Ainhoak epaiketan eta fiskaltzaren galderei erantzuteari uko egin zion. Atzoko saioan Julen Orbeak, Maku Basabek eta Iñaki Soto Garako zuzendariek deklaratu zuten. Fiskaltzak hasierako eskaera berretsi zuen sesio amaieran, 65 orduko gizarte lanak. Hamabost egunen buruan ezagut daiteke ebazpena.
Fiskalaren jarrera "erasokorra guztiz salagarria" izan zela aipatu zuten epaiketa jarraitu zuten Oroimena Delitu Denean lantaldeko kideek.
Elkarretaratzea
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko performace-a egin zuten atzo arratsaldean Etxebarrieta plazan. Hainbat pertsonak aulkietan eserita, irakurtzeko itxura egin zuten, aurpegia maskarekin estalita zutela eta aho parea zintarekin itxita zutela. Iritzi askatasun falta salatzeko ekintza izan zen.
Ondoren, bi pankarta zabaldu zituzten, Arkeologia museoko balkoian. Horietako bat metroko sarrera estaltzera iritsi zen. Bi bengala ere piztu zituzten. Ekitaldia istilu gabe bukatu zen.
Oroimena Delitua Denean lantaldea
Joan den irailean ezagutzera eman zuen Auzitegi Gorenak ez zuela tramitera onartu Maku, Julen, Aitor eta Ziortzaren errekurtsoa eta ondorioz, edozein momentutan espetxean sartzeko agindua jaso dezaketela. Geroztik, Oroimena Delitu Denean plataformak, hainbat protesta, burrunbada eta manifestazioa, besteak beste, burutu ditu bilbotar hauen egoera salatzeko. Lantaldeak asteartero asanblada irekiak egiten ditu 18:00etan 7Katu gaztetxean.
[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"
[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"
[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko
[2014/10/07] "Ez dagokigu guri bakarrik epaiketa hauek gelditzea, herri aktibazioa ezinbestekoa da"
[2014/10/16] Herritarrak kalera aterako dira beste behin, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko
[2014/10/17] Oihu, zarata eta bide mozketa iritzia askatasunaren alde