Gaur goizeko agerraldian Asier Abaunza Garraio zinegotziak Begoñako Igogailuaren inguruan Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioaren berri eman du. Aipatutako akordioaren arabera Igogailua, hainbat gestioen ondoren, Udalaren eskura pasatuko da eta doakoa izango da. Prozedura horrek dirauen bitartean, Metro Bilborekin adostu bezala, Begoñako igogailuaren bezeroek Metroko igogailua Begoñakoaren salneurri berean erabili ahal izateko txartel berezia martxan jarriko dute. Helena Gartzia zinegotziak akordioarekiko EHBilduren babesa adierazi du. Honetaz gain, zinegotziak azaldu du EHBildu adi egongo dela akordioa betetzen dela ziurtatzeko.
Gartziak akordioarekiko EHBilduren poza azaldu du Begoñako Igogailuaren etorkizuna baieztatzen duelako. “Pozik gaude igogailua mantentzearen alde auzokideek egindako eskaerak aintzat hartu direlako. Izan ere, igogailua ezinbesteko zerbitzu publikoa da Begoña edota Zurbaran auzoetarako”, adierazi du zinegotziak.
Ezkerreko zinegotzi soberanistaren ustez “15 egun eskasetan jasotako sinadura kopuru handiak, 2.784, azken erabakiarekin zerikusia izan du, zeinaren arabera denon onurarako erabakia izan da. Horregatik, Begoña eta inguruetako auzokideak zoriondu nahi ditugu igogailuaren etorkizuna defendatzen jakin dutelako”.
Gartziak azpimarratu du “eredugarria den bidea dela hau, alegia, auzoetako eta auzokideen beharrak behar den bezala jasotzea, bertan bizi baita Bilboko biztanleriaren gehiengoa”.
Azkenik, EH Bilduk igogailuko langileen etorkizunaren aldeko kexa luzatu du, honen harira Artxandako Funikularreko langileen artean txertatzeko aukera azter dadin adierazi du”.
[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da
[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita
[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera
[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak
[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?