Begoñako igogailua martxoan zabaldu nahi du Eusko Jaurlaritzak

uriola.eus 2015ko ots. 17a, 09:00

Joan den uztailean Ascensores a Begoña SA enpresak igogailuaren zerbitzua etetea erabaki zuen -2045era arte kudeaketaren ardura duen arren- bideragarritasun arazoak argudiatuta. Zazpi hilabete beranduago, 2015eko martxoan igogailua berriro ere martxan jartzea nahi du Garraio zuzendaritzak.

Traba tekniko ugarirekin egin dute topo Eusko Jaurlaritzako arduradunek. Igogailuaren kontzesioaren jabe izan nahi duen neurrian, beregain hartu beharreko elementuen identifikazioan izan du arazo gehien. Izan ere, 1944tik -igogailuaren kontzesioaren hitzarmenetik- asko dira egituraren inguruan egin diren aldaketak. Besteak beste, ez daude argi igogailuaren ondoko elementuen mugak. Hortaz, jabetzaren esku aldaketarako eskrituren sinadura uste baino urrunago dago. Eusko Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, kitatu gabeko zorrak dauzka oraindik orain Ascensores a Begoña SA enpresak Esperantza kalean dauzkan lonjengatik -bartan dago igogailuko sarbidea Alde Zaharrean-.

Enpresaren kolaborazio falta dela eta, Eusko Jaurlaritza Bilboko Udalarekin elkarlanean ari da igogailuaren inaugurazio egunetik 2014ra arte burutu diren hirigintza aldaketa prozesuak ezagutzeko. Giltzarri izango dira esku aldatu beharreko ondasunak identifikatzeko eta ezustekoak ekiditeko.

 

Inbentarioa egiteke

Igogailuaren egungo instalazio eta azpiegituren inbentarioa egiteko hitzordua adostekotan geratu baziren ere bi aldeak, egun, datarik ez dute zehaztu. Garraio saileko ordezkariek adierazi dutenez, hitzordua finkatzeko bidalitako mezuaren zain jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Ascensores a Begoña SAren behin-behineko ondasunen artean daude Alde Zaharreko sarbideko lonjak, hormigoizko egitura, goiko aldean kokatutako elementu mekanikoa eta Etxebarria parkearekin lotura egiten duen pasabidea. 

 

Denbora kontra

Zainketa eta mantentze-lanak falta ditu igogailuak joan den zazpi hilabetetan. Jaurlaritzak badaki azpiegiturak itxita dagoen bitartean hondatzen jarraituko duela. Ondasunen eskriturak eskuratzean ahalko du Garraio sailak igogailuaren egungo egoera zehatza ezagutu eta neurriak hartu. Teknikariek ez dute uste igogailua martxan jartzeko arazorik izango dutenik, "baina ondo ziurtatu behar dugu". Gora eta behera hasten denean, igogailua doakoa izango da. 

Bai Bilboko Udalak bai Eusko Jaurlaritzak igogailuaren azterketa sakona egin ostean, egituraren erreforma adostu zuten. Horretarako Gasteiztik diru-partida bideratuko dute. Ondoren, jabetza eta zerbitzua Udalaren esku geratuko dela hitzartu zuten bi erakundeek. Hori horrela, Begoñako igogailua Funicular de Artxanda udal erakundearen baitan txertatuko da. 16 igogailu publikoren kudeaketaz arduratzen da egun Funicular de Artxanda udal erakundea. 

Egun -irailaren 12tik- indarrean dago Begoñako igogailuaren ordezko zerbitzua ematen duen Bilboko Metroko txartela. Hortaz, Begoñako igogailuko bezeroek Metroko igogailua Begoñakoaren salneurri berean ordaintzen dute. Hau da, bidaia arrunteko txartelak 45 zentimoko kostua du.

 

[2014/10/30] Begoñako igogailua kultur ondare gisa aintzat hartzeko eskatuko du Udalbatzak

[2014/09/12] Begoñako igogailuaren ordezko zerbitzua emango duen txartela indarrean da

[2014/09/09] Aitziber Virgel: “Begoñako igogailuaren prozesuaren atzean ibiliko gara luza ez dadin”

[2014/08/29] EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin

[2014/08/28] Begoñako igogailuak zerbitzua ematen jarraituko duela azaldu du Gure Etxea auto elkarteak

[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da

[2014/07/14] Garraio Sailak Begoñako igogailuaren auziari behin behineko irtenbidea emango diola iragarri du

[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita

[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera

[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak

[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka

[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko

[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak

[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik

[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua

[2014/01/31] Begoñako Igogailuaren jabegoa Bilboko Udalari lagatzeko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?