Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez erabat berrituko du igogailua. Egituraren azterketa eginez hasiko dira teknikariak lanean. Marko Boronat Garraio-Plangintzako zuzendariaren arabera, "eraikina egoera onean dagoela ziurtatzearen menpe dago igogailua martxan jartzea". Horregatik ezin du Jaurlaritzak datarik zehaztu.
Ondare babestutzat dauka 65 urteko eraikina Gasteizko gobernuak, eta duen balio horren ondorioz, Eusko Jaurlaritza ez da mugatuko Alde Zaharra Begoñarekin lotzen duen garraio zerbitzua berrabiaraztera soilik, eraikin osoa eta ingurua ere birgaitu eta atonduko dituela adierazi du erakundeak.
Joan den uztailean Ascensores a Begoña SA enpresak igogailuaren zerbitzua etetea erabaki zuen -2045era arte kudeaketaren ardura duen arren- bideragarritasun arazoak argudiatuta. Zazpi hilabete beranduago, 2015eko martxoan igogailua berriro ere martxan jartzea nahi zuela iragarri zuen Garraio Zuzendaritzak.
[2015/02/17] Begoñako igogailua martxoan zabaldu nahi du Eusko Jaurlaritzak
[2014/10/30] Begoñako igogailua kultur ondare gisa aintzat hartzeko eskatuko du Udalbatzak
[2014/09/12] Begoñako igogailuaren ordezko zerbitzua emango duen txartela indarrean da
[2014/09/09] Aitziber Virgel: “Begoñako igogailuaren prozesuaren atzean ibiliko gara luza ez dadin”
[2014/08/29] EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin
[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da
[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita
[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera
[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak
[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?