Aste Nagusia 2014

Kaskagorri: "Konpartsa eskola bat da, asko ikasteaz gain, oso ondo pasatzen dugu"

uriola.eus 2014ko abu. 1a, 09:37

25 urte bete ditu Kaskagorri konpartsak "osasun onean". Etenik gabe "beti berritzen" ari den konpartsa da Irati Ugalde eta Markel Brouardena. "Aberasgarria" da, eta era berean "gorabeheratsua".

Hainbat berrikuntzarekin ospatuko dute Kaskagorriko konpartsakideek mende laurdena. Esaterako, kamiseta berria jantziz, Aste Nagusian "iruditegia berria" duen kamiseta gorria estreinatuko baitute.

Astelehena, abuztuak 18, hautatu dute ospakizun nagusirako. "25 urte, 25 kolaborazio" izenenarekin bataiatu duten ekitaldian gizarte eta kultura arloko hainbat gonbidatu izango dituzte ondoan urte hauetan izan diren "aldaketak ikustarazteko".

Abesti berria ere izango du Kaskagorrik 25. urteurrena dela eta. Baina entzun ahal izateko abuztuaren 16ra arte itxaron beharko da.

Aste Nagusitik haratago nahi dute konpartsakideek ospakizuna luzatu. Udazkenean "egun osoko jaialdia" egitekoak dira Kaskagorriko kideak. Egun horretarako egitaraua prestatzen, "ideia bilketan", lagun talde bat ari da lanean.

Parte-hartzea

Jai herrikoien eredu parte-hartzailearen inguruan hausnarketan ari da Kaskagorri konpartsa une honetan, bai barnera bai kanpora begira. Jai eredu desberdinak aztertzen, gizarteko eta aisialdiko aukerak hausnartzen, gazteen joerak eta lehentasunak kontutan hartzen, hutsuneak identifikatzen... "parte-hartzea nola bideratu" asmatzeko. Jaietan "gustura sentitzea" eta "parte-hartze erreala ziurtatzea" dute helburu.

Muntaian lagundu nahi?

Plentziako gaztetxean hiru egun eman dituzte Kaskagorriko konpartsakideek txosna estaliko duten panelak margotzen. Abuztuaren 7an txosnaren hezurdura, andamioa, muntatzen hasiko dira Arriaga antzokiaren atzealdean. "Nahi duena etor daiteke", diote Irati eta Markelek, "Kaskagorri egi bihurtzera". Txosna muntaketan parte hartzeko ez da ezer berezirik egiten jakin behar. Eginez ikasten dela diote. "Eskola bat da, asko ikasteaz gain, oso ondo pasatzen dugu".

 

Kaskagorri Bilboko gazte konpartsa

Facebook. Kskgorri bilboko gazte konpartsa
Twiter. @kskgorri

 

[2014/07/30] Hogei kale-antzezlanetik gora "doan" ikusteko aukera izango da Aste Nagusian

[2014/07/30] Somera bete ekitaldi Aste Nagusian

[2014/07/30] Pabellon 6k bi antzezlan berezi aurkeztuko ditu Aste Nagusian

[2014/07/30] Konpartsen ekitaldi "mordo baten" artean, goitibeheren itzulera nabarmen

[2014/07/29] Bilboko KonpartsaK: Goitibeherak. I. Open Aste Nagusia

[2014/07/28] Aste Nagusiko somakumutarra eta bigantxa saioak legez kanpo uzteko eskatu dute

[2014/07/24] Txapeldunen arteko hitzordua Aste Nagusiko su artifizialetan

[2014/07/23] 'Su eta desio gaua' ikuskizun magikoa Bilboko Aste Nagusiko Doctor Deseo taldearen kontzertuan

[2014-07-22] Euskal kirol eta folklorea, "Aste Nagusiko bereizgarria"

[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa

[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak

[2014-07-08] Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea

[2014-07-07] Hau izango da 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela

[2014-07-03] Loreto Errasti izango da Aste Nagusiko txupinera