Asteburuan kotxe istripu larria izan zuten Jone Artolak, bere bikoteak eta haien semeak Tuteran, Ugaitz Perez presoari bisita egin eta gero. Jonek ospitalean jarraitzen du eta gaur, besa-hezurreko ebakuntza egingo diote hiru zatitan apurtu duelako. Etxeratek elkarretaratzea deitu du 12:00etan Arriagan.
Ospitaletik, Jonek, mezu bat zabaldu du. Bere hitzetan, "onartezina" da gertatutakoa beste norbaiti gertatzea eta larunbatean, Miribillan Sarek deitutako "hitzordu garrantzitsuarekin" bat egitera deitu du gizartea; "Miribilla bete beharra dago".
"Dispertsioa mendekuz jositako neurri" bat dela salatu du, senideen "eskubideen kontra" doana eta Euskal Herri "libre" batean bizi ahal izateko, gizarteak lan asko egin behar duela argi dauka; beraz, larunbateko ekitaldia lan horretarako abiatuntua izan daitekeela dio.
Bideoaren amaieran, musu handi bat bidali die "asteburu honetan errepidera irten beharko diren senide eta lagun guztie".
[2014/09/12] Irailaren 20ko ekitaldia jendetsua izango dela aurreikusi du Sarek
[2014/09/15] Jone Artola Tuterako ospitalean zainketa berezietan dago
[2014/09/15] Basurtuko ospitaleko behaketa gelan dago Jone Artola eta ebakuntza egin beharko diote