24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

uriola.eus 2014ko urr. 9a, 10:29

Bizkaiko Foru Aldundiarekin iaz Bizkaibuseko lan batzordeak adostutako akordioa bete dadila eskatzeko 24 orduko bigarren greba eguna egingo dute gaur 1.500 langilek. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxiengo zerbitzua ezarri du.

"Bizkaibuseko langileak greban euren lanpostuak defendatzeko", lelopean 11.00etan, langileek manifestazioa egingo dute Zabalburutik abiatuta eta Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute jarraian.

Urriaren 6an izan zen 24 orduko lehenengo lanuztea eta aurrera begira, mobilizazioak gogortzekoak dira. Sindikatuek 24 orduko greba deitu dute urriko bederatzi egunetan. Astelehenekoaz eta gaurkoaz gain, urriaren 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an lanuzteak egongo dira. Eta urriaren 27tik aurrera greba mugagabea iragarri dute.

Bizkaibuseko lan batzordeak Bizkaiko Diputazioarekin izandako azken batzarraren (urriak 1) balorazio "negatiboa" egin du LABek. Iker Bergaretxeren esanetan "Diputazioak ez du sartu nahi izan Bizkaibusen dagoen sakoneko arazoan, ezta beraiek sortutako konfliktoari irtenbideak bilatu, batzar guztian konfliktoa konpontzeko sindikatuak exigitzen ditugun puntuen dokumentua baino ez baitu eskatu". Urte bat geroago Diputazioak arazoari irtenbidea aurkitzeko duen "ezgaitasun eta borondate politiko ezak bizirik dirau", LABen ustez. Diputazioak hartu duen "konpromiso bakarra" sindikatuek aurkeztuko dioten "idatzia aztertzean datza".

 

 

[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte

[2014/09/18] "Mila esker Artxandako autobus-linearen desagerpena saihesteko sinadura bilketan parte hartu duzuenei"

[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak

[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu