Bilboko auzoetan "konponbideari erasorik ez, atxilotuak askatu" mezua zabaldu dute

uriola.eus 2015ko urt. 13a, 09:41

Bilbotar ugari kalera irten ziren atzo arratsaldean Guardia Zibilak abiatutako 'Mate' operazioa salatu eta 16 atxilotuen askatasuna exijitzera. Mobilizazio jendetsuenak atzoko sarekadan atxilotutako pertsonen eta 04/08 makrosumarioan auzipetutako 35 ezker abertzaleko kideen auzoetan burutu ziren. Sortuk gaurko ere mobilizazioak iragarri ditu herri guztietan 'Aski da! errepresioari stop' lelopean.

Bederatzi auzotan egin ziren Bilbon atzo arratsaldean elkarretaratze edota manifestazioak. 16 atxilotuen artean bost bilbotarrak izanik -Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Ane Ituño, Haizea Ziluaga eta Eukene Jauregi- parte-hartze handia izan zen zenbait auzotan, Deustu eta Santutxun batik bat, atxilotuen auzoetan.

Esaterako, Deustun, 250 lagun inguru batu ziren auzoko kale nagusiak zeharkatu zituen manifestazioan. Jendetsua izan zen baita Santutxukoa, ehunka batzuk izan ziren Karmelo kalean bildutakoak. 

Bilbo Zaharrean, 75 lagun, ordudubetez kontzentratu ziren San Anton zubian. 30 bat lagun elkartu ziren Otxarkoagan 'Errepresiorik ez abokatuak libre' zioen pankartaren atzean. San Inazion eta Uribarrin 'Konponbideari erasorik ez' lelopean.

Atxilotuen senideek jakinarazi dutenez, gaur elkartuko dira 16ak euren konfidantzazko abokatuekin eta euren babespean -atxilotze komunikatua izaki- dekalaratuko dute Guardia Zibilaren aurrean. Bihar -asteazkena- espero da atxilotuak epailearen aurretik pasatzea.

Gaur, urtarrilak 13, beste elkarretaratzea deitu dute, Bilbo mailakoa. 19:30ean abiatuko da Arriagako plazatik.

 

Santutxu

 

San Inazio

 

Alde Zaharra

 

Bilbo Zaharra

 

Indautxu

 

Uribarri

 

Otxarkoaga

 

Zorrotza

 

12 orduko miaketa

Atzoko atxiloketak eta LABen egoitzaren miaketa ekarri zuen operazio poliziala salatzeko eta sindikatuaren irakurketa plazaratzeko prentsaurrekoa egingo du gaur sindikatuak eguerdiko 12etan Bilboko egoitzan. Hedabideen aurrean Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, izango da Komite Exekutiboko beste hainbat kiderekin batera.

Hainbat herritarren babesa ez ezik beste sindikatu batzuen babesa ere jaso du LAB sindikatuak, bezteak beste, Munduko Sindikatuen Federazioarena. "Irmoki" gaitzesti du federazioko idazkariak LABen egoitzan indar polizialak sartu izana eta Hirugarren Munduko gobernu autoritarioek erabiltze dituzte metodoekin alderatu du atzo gertatua. (Komunikatua)

12 ordu eman zituen Guardia Zibilak Rekalde zumarkaleko Bilboko LABen egoitza miatzen. 18:00etan Guardia Zibilak LABen egoitza miatzen jarraitzen zuen, kanpoan elkarretaratzea hasi zenean. Guardia Zibilak ezarritako segurtasun eremura Ertzaintzaren bi furgona ere hurbildu dira. "Lotsagarria Ertzaintzak Guardia Zibilaren babesle paperean berriro" jardutea Maribi Ugarteburuk salatu zuenez.

"Chorizos, chorizos" eta "Hori da herriaren dirua" oihukatzen zuten Rekalde zumarkalera bertaratuek Guardia Zibilak joan den larunbatean Sare dinamikak antolatutako manifestazioan bildutako dirua eraman zuela eta. "Kafkianotzat" jo zuen Sarek Guardia Zibilak "elkartasunez betetako poltsak eramatea". Joseba Azkarragak "apropiación" hitza erabiltzen zuen gertatua deskaribatzeko.

Sare: "Konfiskaturiko diru hori itzultzea exijitzen dugu"

"Zaila egiten da" presoen eskubideen alde eta dispertsioaren amaiera eskatuz pasa den urtarrilak 10eko mobilizazioaren arrakasta eta "gaurko polizia operazio hau banatzea" Sareren hitzetan. "LAB sindikatuaren erregistroa larunbatean kuestazioarekin mobilizazioan zehar jaso genuen dirua kentzeko asmoarekin eraman da aurrera. Beraz, LAB sindikatuak ez duela inongo erantzukizunik, egin duen bakarra jasotako txanponak euren bulegoan batzeko aukera eman izana da. Gaur goizera arte, banku bulegoak itxiak zeudelako. Diru bilketa hori, soilik, herritar mobilizazio honen antolakuntza gastuei aurre egiteko eskatu genuen. Horregatik, konfiskaturiko diru hori itzultzea exijitzen dugu".

Argazkia: @miquelsaperas

 

 

[2015/01/12] "Helburu argia du gaurkoak, preso independentistak defentsa juridiko gabe uztea"

[2015/01/12] Abokatuen aurkako Guardia Zibilaren operazioa

[2015/01/12] Ainhoa Etxaide: "Berriro salatu behar dugu askatasun demokratikoaren aurkako eraso bat"

[2014/01/09] Bilbo Zaharrean olerki artean salatu dute Mikel Etxabururen auziperatzea

[2014/01/09] Elkarretaratzea egingo dute Bilbo Zaharrean Mikel Etxabururen auziperatzea salatzeko