1995etik bigarren postuaren jabe zen PP alderdiak behera egin du nabarmen –9.800 boto gutxiago 2011ko datuekin alderatuta–, laugarren postura. Popularrek Abando-Indautxuko 4. barrutian jasan dute beherakada handiena, 1.987 botokoa.
EH Bilduk lortu du bigarren indar izatea, eta boto gutxien galtzea. Osotara, 1.227 boto galdu ditu hirian.
Sozialistak hirugarren postuan kokatu dira Udalbatzan. 3.500 botoko galera izan dute 2011ko emaitzekin alderatuta.
Bigarren izan zitezkeen UdalBerri eta Ganemos euren arteko desberdintasunak eta zatiketak alde batera utzi izan balituzte. Bina zinegotzi eskuratu dituzte Bilboko Udalera aurkeztu diren lehen hauteskundetan. UdalBerrik 7. barrutian eskuratu du boto gehien –Errekaldeko barrutian, 1.826 boto– eta Ganemos 5. barrutian –Iturriondon, Bilboko handienean– nabarmendu da 1.528 botorekin. Bien arteko lehia hirian UdalBerrik irabazi du 3.000 botoko aldearekin.
Ciudadanosek 5.700 papeleta eukuratu ditu bere lehen lehian, baina zinegotzirik ez Bilboko Udalbatzan. Abando-Indautxuko barrutian eskuratu ditu boto gehien, 1.140 hain zuzen ere.
* EH Bilduk helarazitako datuak, Bilboko hautes-mahaietan jasotako akten araberakoak, eta Espainiako gobernuak argitaratutako datuekin alderatutakoak.
[2015/05/26] Hauteskunde ostea bertsotan
[2015/05/25] EAJ garaile, gehiengo osorik gabe
[2015/05/24] Bilbon parte-hartzea %48,11koa izan da 18:00etako datuen arabera