Lanean jardun dute kurtso osoan Gure Esku Dago herri dinamikako kideek. Lanean jardun dute, "ez soilik joan den igandean hiriburuak erabakiaren aldeko borondatez betetzeko". Lanean jardun dute, "igandean hiriburuetan osatutako borondateen hautetsontziak bihar erabakiaren hautetsontzi izan daitezen".
Horretarako, pasa den martxoan barne hausnarketa batean murgildu ziren dinamikako partaideak. Dinamika honek marraztutako bide orria (ehundu, adostu, erabaki) nola garatu definitzeko barne ariketan dihardute. Ariketa horrek, iazko irailean aurreratu moduan (2014ko irailaren 27an Gasteizen egin zuten Batzar Orokorrean) hurrengo irailean emango ditu bere fruituak. Gure Esku Dago dinamikak "aurrera begira eman beharreko pausoak definitzea da gure helburua. Euskal Herriak erabakitzea helburu hartuta, horra iristeko plangintza zehatza adostu asmo dugu irailean".
Dinamika herritarra da Gure Esku Dagorena. Horregatik, dinamikaren bide orriaren diseinua ere dinamikako kide guztien artean osatuko dute.
Hortaz, "igandeko irudiak gogoan, sentimenduak barru-barruan eta irakaspenak presente", hona hemen hurrengo asteetan Gure Esku Dago dinamikak aurrera eramango dituen lanak:
• Datorren astean hileroko lurralde batzarrak egingo dituzte. "Bereziak izango dira, noski". Egindako lana eta horren emaitzak baloratzeko tartea.
• Uztailaren 4an, lurralde batzarretan landutako balorazioak elkarbanatzeko tartea hartuko dute. Martxoan abiatutako barne hausnarketaren hurrengo pausoa. Euskal Herriko balorazio guztiak elkartu, aztertu, adostu eta aurrera begira jarriko dira.
• Uztailaren 4tik irailera bitartean orain arte landutako eztabaidak "berriz ere nork bere herri eta auzoan elkarbanatuko ditu. Horrela aberastu, osatu eta adosteko".
• Eta irailean, "dena ondo bidean, Gure Esku Dagok bere helburu nagusia betetzeko eman beharreko pausoak adostu eta martxan jarriko ditugu. Aldarrikatzetik, gauzatzera. Hautetsontzitik, erabakira".
[2015/06/23] Zorionak egindako lanagatik
[2015/06/22] Erabakiaren aroaren hasiera
[2015/06/17] Urte osoko joste lanak irudikatuko dituzte San Mamesen 2016an erabakia gauzatzen hasteko
[2015/06/17] San Mameseratzeko deia
[2015/06/16] Azken txanpan "ingurua astindu eta aktibatzeko" dei egin du Gure Esku Dagok
[2015/06/10] Gure Esku Dago: "Garrantzitsua da San Mameserako sarrera aurretiaz eskuratzea"
[2015/06/09] 'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia'
[2015/06/08] Ehuntze egun jendetsua Deustun
[2015/06/08] Giza eta oihal kate indautxuarra
[2015/06/05] Erabakitzeko eskubidearen korrontea San Mamesera bidean
[2015/06/02] Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun
[2015/05/29] Gure Esku Dago: "Erabakia nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz"
[2015/04/22] Gure Esku Dago dinamika herritarrak badu erreferentziarako lokala Bilbon
[2015/04/20] Gure Esku Dago: Bizkaiko lokalaren inaugurazioa Bilboko Buenos Aires kalean
[2015/04/14] Erabakitzeko borondatez jositako oihala San Mames zelaia estaltzeko
[2015/03/24] Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat
[2015/02/26] IBAIZABAL: Gure Esku Dago-ren proposamen berriak
[2014/12/17] 'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago ekimenak