Bost delitu egotzita auzitara eramango du Gorenak Iñaki Goioaga senatari eta abokatua

uriola.eus 2015ko ira. 30a, 16:30

Urtarrilean, Bizkaiko Abokatu Bazkunan 60 bat legelarik emaniko prentsaurrea. Tartean dago Goioaga.

ETAko kide izatea, terrorismoa finantzatzea, ogasun publikoaren aurkako delitu bat egitea, Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta kapital zuritzea egotzi dio Auzitegi Gorenak Amaiurreko senatari eta abokatu Iñaki Goioagari.

Auzitegi Gorenaren eskakizunak ezagutu berritan, inputazio guztiak "faltsuak direla" adierazi du Iñaki Goioagak. "Arrazoi beragatik epaitua eta absolbitua izan nintzen", zehaztu du, eta berriz ere deklaratzeko prest agertu da. Gorenaren inputazioak "abokatuen kontrako diligentziak irtenbide polizialarekin bat ez gatozenen aurkako jazarpen ideologiko-politikoaren barnean" kokatu ditu.

Joan den ekainean helarazi zion Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Auzitegi Gorenari idatzi bat, Amaiurreko senatariaren kontrako auzibidea abian jartzeko eskaera arrazoitua. Izan ere, senataria izaki, Gorenarena da horretarako eskumena.

Velasco epailearen arabera, froga nahikoa dago senataria ETAren "kartzela fronteko" kide zela pentsatzeko; horregatik, ETAko kide izateagatik inputatzea eskatu zion Auzitegi Gorenari.

Guardia Zibilaren 'Mate' operazioaren baitan, urtarrilaren 12an, 16 lagun atxilotu zituzten, horietatik 12 abokatuak "delitu ekonomikoak egitea, ETAko kide izatea eta presoen senideei babesa eta laguntza ematea" egotzita. Iñaki Goioaga abokatua ere operazio horretan inputatua izan zen arren, ez zuten atxilotu, senataria izanik, aforatua delako.

Orduan, 60 bat euskal legelarik prentsaurrean errefuxatu zuten 'Mate' operazioa. "Preso independentistak defentsa juridiko gabe uzteko helburu argia" zuela salatu zuten.

 

[2015-01-15] Harrera beroa egin diete Bilboko auzoetan aske geratutako bost abokatuei

[2015/01/14] Gaur deklaratu duten zazpi abokatuak bermerik gabe aske geratu dira, haien artean hiru bilbotar

[2013/01/13] Bilboko auzoetan "konponbideari erasorik ez, atxilotuak askatu" mezua zabaldu dute

[2015/01/13] Abokatuen kontrako operazioa gaitzesteko, manifestazioa nazionala deitu dute larunbatean

[2015/01/12] "Helburu argia du gaurkoak, preso independentistak defentsa juridiko gabe uztea"

[2015/01/12] Ainhoa Etxaide: "Berriro salatu behar dugu askatasun demokratikoaren aurkako eraso bat"

[2015/01/12] Abokatuen aurkako Guardia Zibilaren operazioa

[2012-09-17] Hastekoa da Santutxuko Iñaki Goioaga abokatuaren aurkako epaiketa