Bilboko udal hauteskundeetan zehazki, Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen boto gehien lortu zituen alderdia, ordezkaritza lortu zuten alderdien artean, boto guztien % 36,6 jasota eta 12 zinegotzi lortuta.
Ondoren, EH Bildu geratu zen % 18,9-arekin eta 6 zinegotzirekin. PSE-EE hirugarren % 16,4-rekin eta 5 zinegotzirekin. Laugarren postua Alderdi Popularrarentzako izan zen %12,1ekin eta 4 zinegotzirekin.
Azkenik, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza eta Equo Berdeak osatzen duten koalizioak % 8a eta 2 zinegotzi lortu zuen.