Margoketa islamofoboak egin dituzte Deustun

uriola.eus 2015ko urt. 13a, 15:21

Julio Urkijo kalean agertu dira 'Muerte a los musulmanes' eta 'Muerte al islam' dioten pintadak. Ez da kasualitatea, metro gutxira, Lagun Artean elkarteak babesa eskaintzen die bazterketa egoeran dauden pertsonei, horietako asko islamiarrak.

Azken boladan ugaritu egin dira Deustuko kaleetan mezu xenofoboak. Atzo Julio Urkijo kalean 'Muerte a los musulmanes' eta 'Muerte al islam' dioten pintadak agertu baziren, 2014ko urte amaieran Deustuko anbulategiko horman, Luis Power kalean, 'Fuera inmigrantes' idatzi zuten spryarekin. Udal beharginek margoketa hori ezabatu baino lehen norbaitek pintada hori aldatu eta 'Fuera fascistas' idatzi zuen.

2014ko azaroan eta abenduan pintada eta propaganda nazi-faxistak agertu ziren Deustun, Ramon y Cajal kale inguruan. Baita Bilboko beste auzo batzutan eta Bizkaiko zenbait herritan ere.

 

[2014/12/26] Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

[2014/12/10] Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

[2014/11/03] Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte