Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

uriola.eus 2016ko urt. 27a, 08:55

Urtero legez, Deustuibarrako auzotarrek Yolanda Gonzalez auzokide eta laguna gogoratuko dute bere bahiketaren eta hilketaren 36. urteurrenean. Ekitaldia larunbatean izango da, hilak 30, 12:30ean Erriberako plazatxoan, auzotarrek Yolanda Gonzalezen izena eman dioten plazan. Bihar, osteguna, onar dezake ofizialki Bilboko Udalbatzarrak izendapena.

1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallon Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAko kidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro.

Yolanda Gonzalezen senide, kide eta lagunek, Deustuibarra eta Zorrotzaurreko auzokideak batzen dituen Euskalduna Zubia elkarteak, Pabellon 6k eta Bekoerri kultura elkarteak antolatu ohi dute, otsailak 1 egunaren inguruan -Yolanda zendu zen eguna- omenaldia. Aurten, larunbatean izango da, hilak 30, 12:30ean.

 

Aurtengoa berezia

Yolandaren hilketaren 36. urtemugan ekitaldia berezi izango da. Besteak beste, epe laburrean espero baitute Deustibarra eta Zorrotzaurreko auzotarrek Yolanda bizi zen etxe ondoko plazatxoari -egun ez du izen ofizialik- Udalak Yolandaren izena ematea. Eskaera historikoari erantzungo dio horrela Udalak. 

Erriberako auzotarren gehiengoak -duela bi urte- eskatu zion Ibon Areso alkatea ohiari Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena jartzea. Horregatik, joan den urteko omenaldian auzotarrek eurek, izen ofiziala ez lortzean, Gonzalezen izena zeraman plaka jarri zuten plazan, bere omenez margoztutako horma-irudiaren ondoan.

Baina ez dute etsi eta plazatxoari izen ofiziala jartzeko eskaerekin aurrera jarraitu dute auzotarrek. Horrela, bihar, hilak 28, Bilboko Udalbatzan parte hartuko du Euskalduna Zubia elkarteko kide batek. Zinegotziei luzatuko die Erriberako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria. Proposamenak Udalbatzaren gehiengoaren aldeko botoa jasoko duela aurreikusten da. 

 

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan