Hanburgo hirian epaituko dute gaur uztailaren 6tik preso dagoen David Rincon. Bere senide eta lagunek jakinarazi dutenez, 10:30ean hasiko da epaiketa, eta lauzpabost ordu irautea aurreikusi dute. Atsedenaldia egin ostean, 18:00etarako espero dute epaiaren berri jasotzea.
Poliziaren txostena oinarri hartuz gero, autoritatearen kontrako atentatua egitea leporatuko dio Fiskaltzak Davi Rinconi, eta hortaz sei hilabetetik sei urtera arteko espetxe zigorra eska diezaioke, Alemaniako legediaren arabera.
Joan den ostiralean David eta besteak askatu! Kapitalaren terroreari horma jarri! lelopean hainbat lagunek parte hartu zuten Bilbon Ezpam plataformak, Errondoko auzo etxeak eta Herriok Erabaki plataformak eginiko manifestazio deialdian.
Gaur, hilak 25, goiburu berarekin, beste manifestazio bat deitu dute 19:30ean Sarrikoko metro geltokitik hasita.
[2017-09-22] David Rincon eta Hanburgon atxilotutako gainerako kideen askatasuna exijituko dute
[2017-09-19] David Rinconen askatasuna exijituko dute ostiraleko manifestazioan
[2017-09-07] David Rincon irailaren 25ean epaituko dute Hanburgon
[2017-07-12] Hanburgon "gatibu" sei egun daramatzan David Rincon "berehala askatzeko" exijitu dute
[2017-07-10] Hanburgon atxilotutako San Inazioko David Rincon gaztearen askatasuna eskatuko dute