Itaunketak egiteko "denbora" izan zutela azaldu dio URIOLAri Iñaki Carro defentsako abokatuetako batek. 2011ko irailaren 23an arratsaldeko lehen orduan Errekalden egon ziren 40 bat pertsona lekuko gisa itaundu zituzten, erdiak ertzainak. Txostenak, aldiz, "korrika eta presaka" aurkeztu zituzten defentsako abokatuek.
Zazpi orduko atzoko sesiotik ondorio eta inpresio gazi-gozoak atera ditu Carrok. Batetik, "argi geratu da" desorden publikoak egiteagatik inputatuko 19 lagunek "ez zutela ezer ere egin". Ertzaintzaren kargetan lurrera jausi zirelako edo inguruko atari eta dendetan babestu zirelako atxilotu zituztela. Bestetik, "nabarmen geratu da" Ertzaintzak atxiloketak egiteko agindua zuela.
Abokatuaren iritziz, 19 inputatuetatik "batzuk absolbituak izango dira eta beste batzuk ez".
Epaia
Ez du berehalakoan espero Bilboko 3.Zigor Epaitegiaren sententzia Carrok. Kukutzaren aurkako "aurreko epaia astebetean irten bazen ere", oraingo honetan epaileak "19 kasu ezberdin" ditu aztertzeko, eta "ondo argudiatzeko denbora beharko du".
[2015-09-14] Lekukotzen eta txosneten txanda bihar ‘Kukutza auzian’
[2015-09-14] Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek
[2015-09-14] 'Kukutza auziaren' baitan, 19 lagun epaituko dituzte gaur hasita
[2015-09-11] EH Bildu: Kukutzaren aurkako epaiketa bertan behera uzteko exijitzen dugu
[2015-09-10] Kukutza eta Kortxoenearen aldeko mobilizazioak larunbatean
[2015-09-08] Autogestioaren alde, okupazioaren alde eta gaztetxeen alde
[2015-09-07] Manifestazioa eta elkarretaratzeak deitu ditu Kukutzaren aldeko ekimenak
[2015-07-02] Kukutzaren aldeko "beste elkartasun olatu bat" piztera dei egin dute