Euskerearen dibersidadea jagon dabenak omenduko ditue Gernika-Lumon, Ikastolen Ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Seber Altube ikastoleak antolatuko dau aurtengo Ibilaldia, Euskararen bihozfera lelopean, bagilaren 1ean. Gaur, zirkuitua eta bertan egongo diran jarduerak aurkeztu ditue. Edade guztientzako ekintzak eta lau gune egongo dira, Gernika-Lumo eta Foruko udalerrietatik eratutako zirkuituan. Aurtengo omenduak, euskerearen dibersidadea, hau da, euskerearen euskalkiak jagon eta zabaldu dituenak izango dira.

Europako Legebiltzarreko hauteskundeakaz bat ez egitearren, aurten Ibilaldia ez da maiatzaren azkeneko domekan izango, hurrengoan baino, bagilaren 1ean. Gernika-Lumon izango da aurtengo jaia, baina antolatzaileek garbi itxi gura izan dabe Busturialde ...

Mintza Eguna ospatuko dute maiatzaren 31n Izarran

Erabiltzailearen aurpegia

Gorbeialdeko mintzalagunak egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako

Gernikako Ibilaldiak 4 gune eukiko dauz eta 6,5 km-koa izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Urbanoa izango da eta Forura be helduko da. Aurten Seber Altube ikastolak antolatutako bagilaren bateko edizinora trenez edo autobusez joateko deia egin dabe antolatzaileek. Lau gune eukiko dauz Ibilaldiak: Ikastolea, Urdaibai, Pasealekua eta Lurgorri. Gernikako kale nagusienetatik igaroko da. Bagilaren 1ean omenduei harrerea egingo deutsie goizeko 11etan Gernikako Zimela jatetxean. Aurton nobedade lez jai jasangarriaren ziurtagiria bananduko dabe. Plastikozko edalontziak txoznatan eten barik erabilteko ohitureagaz amaitu nahi da. Gurasoentzako edoskitzerako guneak egongo dira eta komunetan umeei pardelak aldatzeko gailuak be ...

M15k zapaturako manifestazinoa deitu dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan izango da Jesusen Bihotzaren plazatik urtenda. M-15 plataformak uste dau zorpetze publikoaren arrazoia ez dala larregizko gizarte gastua. Euren eretxian zor publikoa banku pribaduen finantziazinoa baino ez da. Mogimendu honen ustetan langabeziak eta pobreziak zigortutako jendartearen zati bati bildurra sortarazten deutsie presino talde handiek. Adibidez migratzaileak atxakiatzat erabilten dira eta inbaditzaileak dirala esaten jake. Aldarrikapenak hedatzeko zapatuko manifestazinora deitu dabez herritarrak. Hitzordua, arratsaldeko 18:00etan Bilbon. M-15 mogimendua orain dala hiru urte sortu zan gaurkolako egun baten. 2011tik hona ...

Ane eta Markel dira Euskadin jaiotako umeen izen erabilienak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2010 eta 2012 artean jaiotako umeen izen erabilienak Ane eta Markel dirala eta gurasoek euskal izen bakun edo sinpleak aukeratzen dituela jakinarazo dau gaur Eustat Estadistikaren Euskal Erakundeak. Holan, 1996tik hona, Ane da neska izena aukeratzeko orduan gurasoen faboritoa, eta ondoren, June, Irati, Nahia, Uxue eta Izaro. Mutikoentzako izen erabiliena, barriz, Markel da, eta jarraian, Jon, Iker, Oier, Ander eta Unai.

Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jarteko aukerea emoten dau, eta gurasoek ...

Myanmarren biztuerea

Erabiltzailearen aurpegia

Erlojuaren orratzak hamabietara heltzekotan dagoz, halanda be Yangoneko aireportua jentez ganezka dago oraindino. Immigrazinoko poliziak pasaporteak begitu eta begitu dabilz, zigiluak ipini eta ipini, eta ganera Bangkoketik datorren beste hegaldi bat ailegau barri da. Kanpoan, taxista piloa dago, artega, heldu barri diranei Myanmarreko uririk garrantzitsuena erakusteko prest. Jakina, prezio ofiziala baino askoz karuagoak dira taxistok. Duda barik, holako orduetan be, eskaintzea eskaerea baino nahiko handiagoa da. Erdigunean egoerea antzekoa da: hotelak sarritan beteta dagoz, eta askotan ikusten da zuhur ibili ...

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 erakusketea aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltariaren 32. edizinoa aurkeztu dau gaur. Lurraldeko hainbat udalerritan egongo da ikusgai, artista gazteen lanak eta jokerak erakusteko. Aurtengo edizinoan, eskultura, argazki eta pinturek arte garaikidea ikusi eta ulertzeko forma desbardinak transmitiduko deuskuez. Era berean, hausnartzeko konbidapena eginez, sentsazino barriak biziteko modua eskaintzen deuskue –bai ikusleoi, bai sortzaileei eurei be–.

Arte gaztea da, ausarta eta urratzailea; adostu edo espero dan amaierarik bilatzen ez dauena, kasu askotan. Horrek egiten dau erakargarri, eta horri esker ...

Nirekin hitz egiteko gogoak?!?

Erabiltzailearen aurpegia
Ai ederrok!!!Zapore gazi-gozoak utzi dit gaurko deiak. Azpeititik deitu didate, zer eta ‘nirekin hitz egiteko gogoak zituztela’ esateko. Hitz egiteko gogoak!!! Sinistu ahal duzue?!? Asko pozten nau, noski, nirekin hitz egiteko grina horrek… baina GOGOAK? ASMOAK?!? Mesedez!!! Basajaunaren bizarraren izenean!  

Zurekin hitz egiteko gogoak neuzkan!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Entzule batek esan du Marimaistrarekin hitz egiteko gogoak zeuzkala. Ilusio handia egin dio gure sorginari, baina...
Views: 21
2 ratings
Time: 03:31 More in People & Blogs

POTTO: Bertso magia Bilbo Hiria Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman ...

Entzun osorik hemen

IBAIZABAL: Aurtengo Udan, ZER?

Erabiltzailearen aurpegia Bada ezin plangintza hobea aurkeztu digute Gabriel Aresti euskaltegikoek, Gazteola izenekoa, batez ere guraso izan eta seme-alaba gaztetxoak dituztenentzat; hori bai, beste zenbait elkartekoekin batera; ...

Entzun osorik hemen

IBAIZABAL: Aurtengo Udan, ZER? Gazteolaren eskutik haur eta gazteentzako aukerak

Erabiltzailearen aurpegia Bada ezin plangintza hobea aurkeztu digute Gabriel Aresti euskaltegikoek, Gazteola izenekoa, batez ere guraso izan eta seme-alaba gaztetxoak dituztenentzat, udan hainbat campus eta udaleku izango ...

Entzun osorik hemen

UDALAK ERE BERBALAGUNA BEHAR DU

Erabiltzailearen aurpegia
Euskararen normalizaziorako erronka nagusia erabilera dugula garbi dugu denok; gainera, azkenengo datuek argi eta garbi erakutsi digute hori. Jakina da, bestela ere, benetako elebitasun orekatua erdietsi nahi badugu, ezagutzan oraindik aurrerapauso nabarmenak eman behar ditugula; izan ere, Bilboko populazioaren erdia elebakar erdalduna da. Dena den, arestian esan bezala, erabilera dugu erronka nagusia eta Bilboko Udalak […]

Hauteskunde Batzordeak UPyDri eman dizkio EH Bilduren iragarki tarteak

Erabiltzailearen aurpegia
Albiste txar bat eman behar dizugu: Junta Elektoralak EiTBn genituen doako tarteak UPyDri eman dizkio. Horrela, lehen genituen 30 minutuen ordez 10 minutu izango ditugu kanpaina osoan zehar. Egoera honetan oso zaila egingo zaigu telebistaren bitartez etxe guztietara heltzea eta, beraz, zure laguntza eskatu nahi dizugu: Webgune honetan: http://ehbildu.net/eu/hauteskundeak/europar-hauteskundeak-2014 duzue kanpainako material guztia. Hemen duzue kanpainako spota. Eskatzen [...]

Udan BEGIRALE IKASTAROA egiten hasteko aukera Urtxintxa Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia

Aurtengo uztailean astelehenetik ostegunera modu intentsiboan ikastaroa egiten hasteko aukera emango du Bizkaiko Urtxintxa Eskolak. Bigarren zatia aurtengo irailetik abendura eskainiko da asteburuetan. Era berean praktikak abuztu honetan edota datorren urteko abuztura bitartean egiteko parada izango da.