Zainduzen ikastaroak prest

Erabiltzailearen aurpegia

Zainduzek mendekotasuna daben pertsonak zaintzen dituen senideei eskaintzen deutse zerbitzua, besteak zein norbere burua zaintzen ikasi daien. Besteak ondo zaintzeko beharrezkoa da norbere burua be jagotea, eta askotan hori ahaztu egiten jake senide zaintzaileei. Danetariko ikastaroak eratu ditue zaintzaile horreentzako, bagilera bitartean egiteko. Informazinoa gura dauenak Durangaldeko Zainduz-era deitu leike, edota durangaldea@zaindu.eu helbidera idatzi.

Gianfranco Ravasi Kardinala Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Kardinal eta Kulturarako Pontifize Batzordeko presidentea, Deustuko Unibertsidadeak Teologia Fakultadetik Honoris Causa Doktore  izentauko dau. Vicente Vide Teologia Fakultadeko Dekanoa da Deustun eta zera azaldu dau, Fedearen Urtearen amaieran eta Vatikanoko bigarren Kontzilioaren hasierearen 50.urteurrena ospatu eta gero, ekimen hau bultzatzea erabagi ebela. Ravasi Kardinalak meritu ugari dauka izendapenerako, egiten dauen guztian eredugarritasunez eta eraginkortasunez jarduten dauelako. Anjel Mari Unzueta Bizkaiko Bikario Nagusiak azaldu deusku nor dan Ravasi.

'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' egitasmoa aurkeztu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Danbor Talka - Le Choc des Tambours ikuskaria aurkeztu dabe gaur Bilbon, Lekeitioko Jaialdian, garagarrilaren 11n estreinauko dan koprodukzinoa.

Kultur talka, tanbor talka, alkarregaz sortutako kantua, mugarik bako kulturea, egile emonkorren topaketa honek plazaratuko dauen ikuskariak honako sortzaileak batu ditu: kale-arte konpainia bi: Les Commandos Percu (Frantzia) eta Deabru Beltzak (Euskal Herria); eskualde bi: Akitania eta Euskal Herria; jaialdi bi: Libourneko Fest’arts eta Lekeitiokale, Lekeitioko Kale-Antzerki Nazinoarteko Jaialdia.

Era berean, hainbat eragileren arteko alkarlanaren ondorioz dator ekimena: Lekeitioko udala, Libourneko udala ...

Graduondoko azoka bi izango dira asteon Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Gradundoko bi azoka egingo dira aste honetan Bilbon. Zehatz esateko, martitzenean, martiaren 4an, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoa egingo da Euskalduna Jauregian, eta eguaztenean, martiaren 5ean, Graduondoko Ikasketen Nazinoarteko Azokea (FIEP) Ercilla Hotelean, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) iturriek jakinarazo dabenez.

Unibersidade eta negozio eskola desbardinek, besteak beste, EHUk, Deustuko Unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak, Madrilgo Unibersidade Autonomoak, ESADEk, Enpresa Institutuak edo ESIC Business & Marketing School negozio eskolak 2014-15 ikasturteko graduondoko eskaintzak azalduko ditue.

Era berean, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoan, programa barritzaileenak eta ...

"Aulki hutsak" izeneko dokumentala ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia

Doluari buruzko dokumentala egin dau Iñaki Peña zine zuzendariak. Pantaila handirako lanen zuzendari izateagaz batera zainketa aringarrietako osagilea be bada eta gai hurbiletik ezagutzen dau. Herririk herri dabil  "Aulki hutsak" izeneko dokumentala aurkezten eta orain arteko baloraizno positiboa egiten dau.

Protesta artean hartu dute Troika Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.

Abian da ardatz nagusi nerabeak eta gazteak izango dituan V. Gizazineak

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.

Programearen helburu nagusia gizarteko zenbait errealidade eta arazo ezagutarazotea da, zinemearen bitartez. Beti be partaidetzan oinarritutako giroan, alkarrizketa atsegina ezarriz bertaratutako ikus-entzuleakaz. Aurtengo edizinoa nerabeei eta gazteei buruzkoa izango da.

Esangura horretan, aurtengo programazinoa eguaztenean, martiaren 5ean, jarriko ...

Martiaren 7an estreinauko dabe 'Enperadorea' pelikula historikoa Durangon

Erabiltzailearen aurpegia

Emperor filmearen euskerazko bersinoa barikuan, hilak 7, ailegauko da EAEko zinema-aretoetara. Hain zuzen be, Durangoko Zugaza aretoan izango da estreinaldia. Peter Webber da zuzendaria, eta Tommy Lee Jones eta Matthew Fox dira aktore protagonistak.

Zinema Euskerazprogramearen barruan egin dabe Emperor-en euskerazko bersinoa, Enperadorea, eta lehenengo aldiz, euskerara bikoiztuta eta jatorrizko bersinoan euskerazko azpitituluekaz ikusi ahal izango da.

1945. urtean, Bigarren Mundu Gerrea amaitu eta Japonia errendidu ostean, Douglas MacArthur jeneral ospetsuak eta haren kide Fellers jeneralak erabagi gatxa ...

Troikaren aurkako mobilizazioak Bilbon

Troikaren aurkako mobilizazioak Bilbon

  Ekonomia-Lana  Bilbo Gaurko Foro global España 2014ren aurkako lehenengo mobilizazioak egin ziren igandean. Goizean CCOOk, UGTek eta USOk agerraldia egin zuten Bilboko kaleetan. Arratsaldean EHBilduk Europako ezkerreko hainbat alderdikide batu zituen zabalguneko merkatuan euren borroken berri eman zezaten. Mobilizazioak gaur amaituko dira Euskal gehiengo sindikalak eta herri erakundeek antolatutako manifestazio eta hitzaldiekin.

Gure paradisua

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Bakoitzak bere imaginarioan paradisu bat sortu izan du. Leku zoragarria, idilikoa, non denborak ez duen aurrera ez atzera egiten, non zoriontsu zaren. Gu txikitan logelan genuen mapamundian topatu genuen gure paradisua; Txilen zegoen Valparaiso deituriko hiria. Gure etxetik hamar mila kilometrora zegoen, baina gure gaueko ametsetan bertara bidaiatu eta leku zoragarri baten argazkia egiten genuen.

Bilboko Alde Zaharreko eta Bertan Baztaneko Merkatari alkartea batera

Erabiltzailearen aurpegia

Lehenengo aldiz, komunidade bi bateratu egin dira merkataritza eta turismoa bultzatzeko. Bertan Baztan eta Zazpikaletako Merkatari Alkarteak euren bezeroen fideltasuna sarituko dabe bi lagunentzako 10 asteburu zozketatuz.

Dantza ere hizkuntza gutxitua delako

Erabiltzailearen aurpegia

Donostian, Gasteizen eta Baionan egon eta gero, Bilboko Alondegira heldu da Badu Bada: Euskara mundu eleanitzean. Donostiako San Telmo museoak eta Etxepare Institutuak bultzatua, euskara mundu zabalean ulertzeko modu bat da, erakusketa. Koldo Mitxelena euskaltzain, hizkuntzalari eta ikerlaria zenaren esaldia du abiapuntua: “euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, bere iraupena baizik”.

Bilboko desfilearen saridunak

Erabiltzailearen aurpegia

Honako hauek izan dira saridunak Bilboko inauterien desfilean. Banakako sariak 1.- Iñaki Arce 2.- birziklatu eta kitto 3.- pinpilinpauxa konpartsako Freddy Mercury Konpartsa sariak 1.- Altxaporrue 2.- Tintigorri 3.- Pinpilinpauxa Koadrila sariak 1.- Bolivianos 2.- Madres y mujeres Bolivianas 3.- Caporal boliviana Karroza sariak 1.- Txinbotarrak 2.- Altxaporrue 3.- Mamiki

The post Bilboko desfilearen saridunak appeared first on Bilboko Konpartsak.

‘No Time For Love’ gurera heldu zen

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

‘No Time For Love’ gurera heldu zen

Gure auzoan, pintada apal batek urte asko egin zituen kaleko hormari atxikita, inork ezabatu barik. Ez zeukan firmarik. Mezu soila besterik ez, espraiatutako aldarri ozena: ‘Bobby Sands, Euskadi zurekin’.

Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza

2014/03/02 15etan

Zabalguneko merkatua Bilbo

Ezaguna denez, datorren astelehenean, martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira Bilbon, haientzako antolatu den Goi Bilera ekonomikoan. Global Forum Spain lemapean, krisiaren aitzakiarekin herritarren eskubideetan egin duten sarraskia goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean. Egitaraua: 15:00 Topaketaren hasiera Lehenengo lan saioa: Parte-hartzaileek haien herrialdetan Troika eta austeritatearen aurka indarrean diren ekimenen eta borroken berri emango dute. Hizlariak: Erricos Finalis: Syriza koalizioaren zuzendaritzako kidea eta kanpo harremanetako arduraduna. Trevor ó Clochartaigh: Sinn Féineko senataria. Jorge Costa: Eurodiputatu ohia eta Portugaleko Bloco de Esquerdako batzorde politikoaren kidea. Herri Gourmelen: Bretainiako eskualde kontseilari ohia, kultur eragilea eta UDB alderdiaren fundatzailea. Bonnets Rouges mugimenduaren sustatzaileetako bat da. Sandra Muzzi: Italiako Sinistra Ecologia Liberta (SEL)-ko ordezkaria. Florian Wilde: Alemaniako Die Linke alderdiaren ordezkaria. Rosa Luxemburg fundazioaren kidea. Austeritate politikoari aurka egiteko koordinadoraren kidea. EH Bilduren izenean Josu Juaristik, Europako Parlamenturako hautagaiak, hartuko du hitza 17:00 Atsedenaldia 17.30 Bigarren lan saioa Solasaldi-eztabaida: Troikaren politikaren aurrean, zer alternatibak?