Gaur eguerdian entrenamendu saioa zuten beltzezko gizonek Miribillan, baina bilera egitea erabaki dute, ordu eta erdiz egoera aztertzeko. Batzarraren ostean, Alex Mumbruk hitz egin du. Hegalaren hitzetan "egoera jasanezina da eta jendeak ulertu behar digu. Bihar Gasteizen jokatuko dugu zalegoari zor diogun errespetuagatik. Eurak eta gu batera egotea da geratzen zaigun bakarra. Astelehenean, berriz batzartuko gara emango ditugun pausoak zehazteko." Klubak esan bezala gaur kobratu duten galdetu diotenean, kapitainak ezetz esan du, eta ez du uste gauzak hurrengo orduetan aldatuko direnik.
Gauzak horrela, bihar arratsaldeko 20:30ean Buesa Arena pabilioian arerio zaila izango dute beltzezko gizonek, Sergio Scarioliok zuzendutako jokalariek play-offetako postua sendotu nahiko dutelako euren zaletuen aurrean.
Norgehiagoka etb1ek zuzenean eskainiko du.
Bilbao Basket; jokalarien komunikatuari erantzuna
Bilbao Basket: azken orduko berria
Mumbrú eta Gabrielen gidaritzapean