Talde-lana

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Aisialdi taldeko dinamizatzaile bilerarako hasierako gogoeta baten bila ari nintzela, boluntario lanak egi(te)n dituztenek lana aurkitzeko erraztasun handiagoa dutela esaten duen artikulu bat aurkitu nuen. Nire tesi zuzendariari pasatuko diot artikulua; hiru urteren ostean, oraindik muturra okertzen du udalekutara noala esaten diodanean.

Derbitxeek erlojuaren aurka biratzen dute

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ikerkuntza askotan gutxi baloratua eta gaizki ordaindua (eta ez bakarrik diruz) bada ere, baditu alde onak. Adibidez, bidaiatzea. Eta ni honetan ere ez naiz oso zorionekoa izan, nire lehen bi kongresuak (gure) Durangon eta Alikanten izan baitira.

Urte askotarako, Prest!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urte askotarako, Prest!

Prest!-ek 15 urte bete ditu. 15 bira eguzkiari, ia 5.500 egun, Kristau Aroaren ehun eta hogeita hamalauren bat. Hego/Erdialdeko Amerikako aldizkaria balitz printzesaz jantzi eta jai bat egingo genioke. Nahi baduzue, ni Prest!

21 hilabete

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

21 hilabete

Azken asteotan bi gauza gertatu dira: nire tesi zuzendariek tesiaren aurkibidea idaztera behartu naute eta “idazten has zaitezke” esan didate eta Goya sarien banaketa izan da. Eta urtero bezala, saria jaso ondorengo eskerrak emateko tartea mugatu behar den aipatu du norbaitek. Ni luzatzen diren horietakoa naiz, badakizue, eta tesiko eskerrak idazten ditudanean ziur nago luzatuko naizela. Edo hori uste dut, tesia amaitzean ez baitakit gehiago idazteko indarrik izango dudan.

Ez ote zaituztet isilaraziko?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Dagoeneko nire zutabea irakurri duzuenok nire lana zertan datzan jakingo duzue. Batzuek agian erabilera erabilgarriak topatu dizkiozue. Batzuek, agian, ez. Batzuek agian ere, hobe nuela horretan lanik ez egitea pentsatuko duzue. Nik ere hori pentsatzen dut noizbehinka adierazpen askatasunaren alde. 

Errodapiak jotzen dituzten aspiragailuak baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zutabe berria Komunaren Egunari eta itzulpen automatikoari eskaintzea pentsatu nuen, baita Kortxoenearen eraispena eta mikroblogak uztartzea ere. Luzatu egin naiz, ordea, eta gaur Informatikari Euskaldunen Bilkuran suertatu naiz; gaia: robotika.

Itzela; ona ala erraldoia?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez dakit zer iritzi izango duzuen nire lehen zutabeari buruz (irakurri baduzue, bederen); espero gustatu izana. Zalantza hori berori izaten dute hotel kateen jabeek eta zinema-enpresariek euren produktuak saltzean. Horrelako handikiek, ordea, ez dute iritzi guztiak irakurtzeko betarik. Uste dut bat bera ere irakurtzen ez dutela.

Zirkuitu eta zirrikituak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zirkuitu eta zirrikituak

“Beeeeeegoooooooooñaaaaaaa”. Horrela, hitzak luzatuz eta errepikatuz, irakasten zaio hitz egiten ume bati. Chomskyk behin jaiotzatiko hizkuntzarako gaitasuna genuela esan zuen; hitz egiten entzunez eta saiatuz ikasten genuela, gurez. Baina nola irakatsi hitz egiten 0ak eta 1ak baino ulertzen ez dituen tresna bati? Ez da, ez, horren prozesu naturala.