Zirkuitu eta zirrikituak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zirkuitu eta zirrikituak

“Beeeeeegoooooooooñaaaaaaa”. Horrela, hitzak luzatuz eta errepikatuz, irakasten zaio hitz egiten ume bati. Chomskyk behin jaiotzatiko hizkuntzarako gaitasuna genuela esan zuen; hitz egiten entzunez eta saiatuz ikasten genuela, gurez. Baina nola irakatsi hitz egiten 0ak eta 1ak baino ulertzen ez dituen tresna bati? Ez da, ez, horren prozesu naturala.