Martiaren 3an kalera urteteko deia egin dau GUNEk

Erabiltzailearen aurpegia

Gune plataformak astelehenean Bilbon egongo dan Europa mailako ekonomia goi batzararren kontra kalera urteteko deia egin dau. Bilbora krisiaren ideologoak, onuradunak eta konplizeak etorriko dirala esan dabe gizarte eragileek. Astelehenean goizeko 10etan manifestazino bik urtengo dabe Arriaga plazatik eta Jesusen Bihotzetik. Moyua plazan manifestazino horreek bat eginda Gugenheimeruntza jarraituko dabe. Museo horretan pobreziaren errudunak batuko dirala esan dabe gizarte eragileek eta sindikatuek. Pobreziaren aurkako neurriak hartzea arazo ekonomikoa baino borondate politikoaren kontua dala gaineratu dau Ainhoa Etxaidek. Astelehenean arratsaldeko 4retan ...

Bizkaian 648 lagunek euren soldataren zati bat beharrizanean dagozanei laguntzeko emoten dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaian 648 lagunek euren soldataren zati bat beharrizanean dagozanei laguntzeko emoten dabe. Caritasek eta Bizkaiko kristau talde batzuk kanpaina berezia ipini dabe martxan Eñaut Aiala Justizia eta Fedea alkarteko kideak azaldu deuskunez. Soldataren zati bat edo lanordu batzuk eskeintzen deutsez behar dabenei.

Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun berean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ibilaldia bagilaren batean ospatuko da, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeakaz bat ez egiteko. Eta bagilaren batean Euskal Eskola Publikoaren jaia be izango da, Balmasedan. Ibilaldia Gernikan eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Balmasedan. Ez da lehenengo aldia Ibilaldia egunez aldatzen dala Koldo Tellituk gogoratu deuskunez. Jai biak egun berean ospatzea bien kalterako izango dala esan deusku EHIGEtik Lourdes Imazek. EHIGEko ordezkariak esan deusku Ibilaldiko antolatzaileek eurei eskatu eutsiela eguna aldatzeko, baina eurak lehenagotik eukien bagilaren batekoa.

 

Gaur Saharraren independentzia aldarrikatu zanetik 38 urte betetan dire

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero legez Bilboko Arriagan Saharako banderea jarriko eta Legebiltzarrean adierazpen instituzionala onartuko dabe. Jone Berriozabal Legebitzarrean Sahararen alde lan egiten dauan lan taldeko kidea da eta EAJko legebiltzarkidea.Saharar herriarenganako hurbiltasuna erakutsiko dau Legebiltzarrak.
 

Gaur Saharraren indepentzia aldarrikatu zanetik 38 urte betetan dire

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero legez Bilboko Arriagan Saharako banderea jarriko eta Legebiltzarrean adierazpen instituzionala onartuko dabe. Jone Berriozabal Legebitzarrean Sahararen alde lan egiten dauan lan taldeko kidea da eta EAJko legebiltzarkidea.Saharar herriarenganako hurbiltasuna erakutsiko dau Legebiltzarrak.
 

Intergune2014 topaketak Spriren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

SPRIren nazinoarteko sarea osotzen daben ordezkariak Euskadin dagoz. Intergune 2014 topaketan parte hartzeko etorri dira. Astelehenean hasi ebezan topaketa horreek eta martiaren hemeretzirarte luzatuko dira. Miren Madinabeitia SPRIn nazinoarteko saileko zuzendariak azaldu deuskuz topaketa honeek zertarako prestatu dabezan.

Martian zabalduko dabe Bakion txakolinguneko museoa

Erabiltzailearen aurpegia

San Jose egunean edegiko dabe. Bakiorentzat Txakolingunearena proiektu on bat dala dino Aitor Apraiz alkateak. 2006tik datorren proiektua da museoarena. Museo horretan batu dabezanak azaldu deuskuz Aitor Apraiz alkateak. Oposizinoak, Bilduk, fiskaltzara jo dau proiektu honetan ustez burutu diran irregulartasunak argitu daitezan. Apraizen esanetan Bildukoei ez jake proiektu hau gustatu, baina eurak legea jarraituz egin dabe guztia. Bilduk abenduan egin eban salaketea, eta udal gobernuak salaketa horren aurrean ezer argitzekorik ez eukala erantzun eutsenez, orduan erabagi eban koalizinoak epaitegietara jotea ...

Portugaleteko alde zaharrerako urigintza plan barria dago eta polemikea eragin dau

Erabiltzailearen aurpegia

Alde zaharreko etxebizitza guztiak altuera bardinean ezartzeko planak eragin dau polemikea. Portugalete Zaharra auzo alkarteko kidea da Aitor Bilbao.Bere esanetan plan estrategikoaren ondorioak ez dabez aztertu.

 

Nazinoarteko Egiaztatzaileen agerraldiaren inguruan ikusmin handiegia egoan Mendiaren esanetan

Erabiltzailearen aurpegia

Barikuan gertatu behar zanaren inguruan ikusmin handiegia egoala esan deusku Idoia Mendia buruzagi sozialisteak Lau Haizetara irratsaioan. Gaurkotasuna dauken gaiei buruzko bere eretxia emon deusku Mendiak. Alderdi politikoen arteko batasunei buruz itaunduta zentzuz eta arduraz jokatu beharra dagoala adierazi deusku buruzagi sozialisteak. Erabagiteko eskubideaz, estaduaren egoereari buruzko eztabaidaz... hainbat gaiei buruz egin deusku berba Idoia Mendiak.

Bilbon 27 salda bero lehian

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Saldeari ardao zuririk bota behar jako ala ez? Betiko galderea, erantzuna igazko txapeldunak emon deusku Txakur kalean tabernea daukan Pedro Egiluzek hain zuzen be. Bilboko salda berorik onena zein dan jokoan dago. Alde Zaharreko merkatarien alkartekoek antolatutako txapelketan hilabete honetan tabernetako bezeroen botoak jaso dabez.