Maialen Aulestia hiru urteko umetxoa eta Donohue Sindromea

Erabiltzailearen aurpegia

Sei hilabete izan ebazanean, orduan igerri eutsen zerbait eukala, normala ez zana, Ainhoa Alzaga amak Lau Haizetara irratsaioan kontatu deuskunez. Medikuek esan deutse ez dagoala ezer egiterik. Nazinoartean be inork ez dau ikertzen gaixotasun arraro hau. Gaixotasun genetikoa da. Bost orduko fisioterapia behar dau umeak egunero, botika bereziak...Zapatuan jaialdi solidarioa egin eben Puntagalea Txirrindulari Taldeak antolatuta.

Txakur krossa egingo dabe bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia

 Bigarrenez antolatu dabe txakur krossa Gorlizen. Kirol honeri bultzadea emoteko sortu zan igaz eta harrera ona izan eban. Aurten 3,4 kilometroko ibilbidea prestau dabe. Bizkaiko txapelduna nor dan be erabagiko da Gorlizen horixe da ta Bizkaian egiten dan txakur kross bakarrak. 

Krossa bera goizeko 11etan hasiko da baina parte hartzaileak lehenagotik egongo dira bertan txakurrek albaitarien kontrolak pasau behar dabez eta. 

Bizkaia Irratian antolatzaileekaz eta parte hartzaile bategaz egin dogu berba. 

Gernikako arbolearen zaintzea

Erabiltzailearen aurpegia

Basalan arduratzen dan Gernikako Arbolea zaintzeaz, azken hiru urteetan. Zezeilean bete dira hiru urte. Zeregina ardura handiz hartu eben, historia eta esangura handiko zuhaitza dalako Gernikako Batzarretxean dagoena. Gaur egungoa aurrekoaren kimutik urtendakoa da, lehengoa gaisotu egin zalako. Oraingoaren osasuna zein itxurea zaintzen ditue Basalanekoek.

Zikoinak Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia

Lehen baino luzaroago egoten dira, neguan aldeten dabenak Afrikara joan beharrean Iberiar penintsulan geratzen diralako. Beraz lehenago itzultzen dira Urduñara handik aldekotak, neguaren amaieran. Sei bikote inguru dagoz. Zikoinen populazinoa ugaritu egin da leku guztietan.

Etorkinei buruzko eretxia hobetu egin da

Erabiltzailearen aurpegia

Etorkinei buruzko eretxia hobetu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko Ikuspegi Barometroaren arabera. Urtean behin egiten da azterketa hau, eta euskal herritarrek etorkinei buruz daukiezan eretxiak jasoten dauz. Gorka Moreno Ikuspegi-ko zuzendariak azaldu deuskuz datuak Lau Haizetara irratsaioan.

Krisitik urteteko lan ordutegien malgutasuna aldarrikatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Lan ordutegietan malgutasuna eukiteak krisitik urteten lagunduko dauela dinoe BFAk eta Bilboko Udalak. Lan hartuemonetan aldaketak ezarteko DenBBora izeneko programea aurkeztu dabe gaur Bilbon. Hamarkada askotan, ordutegi itxi eta finko batzuek, langileak bulegoetan arratsaldeko 8rak arte eukiarazo dabez. Gaur egun enpresetako egoitzatan goiz eta arratsaldeko ordutegi luze horreek produktiboak ez dirala uste dabe Foru Aldundiak eta Bilboko udalak. AEBetan Google enpresak dauen lan ordutegien politikea adibide lez hartuta Bizkaiko 7 enpresa DenBBora izeneko proiektu honetan murgildu dira. Pilar Ardantzak BFAko ...

Santurtziko berbalagun programan 150 pertsona dagoz

Erabiltzailearen aurpegia

Seigarren urtea bete dau Santurtziko berbalagun programak. 20 berbataldetan bananduta adin desbardinetako 150 santurtziar alkartzen dira makina bat lekutan astean behin euskaraz berba egiteko asmoagaz. Arrate Beristain, Santurtziko berbalagun taldeetako koordinatzaileak egitasmoaren helburuak zehaztu deuskuz. Aurten gurasolagun programea be hasi dabe guraso eta umeen artean euskerearen transmisinoa indartzeko balio dauena. Santurtzin une honetan 4 gurasolagun talde dagoz. Talde honeetan zenbait guraso euren seme-alabakaz herriko parke desbardinetan alkartzen dira euskeraz berba egiteko asmoagaz.

 

Baikortasun izpiak ekonomia arloan Lopez de Gereñuren berbetan

Erabiltzailearen aurpegia

Ekonomian baikortasun izpiak ikusten hasi dirala esan deusku Lau Haizetara irratsaioan Nuria Lopez de Gereñuk, CONFEBASKeko idazkari nagusiak. Joera aldaketa baten aurrean gagozala dino Lopez de Gereñuk.

Ikerbasquek 150 ikertzaile erakarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Ikerbasquek 130 ikertzaile senior eta 21 gazte erakarri ditu Euskadira joan dan urtean. 2007an sortu eben. Harrezkero, 60 milioiko diru-funtsak erakartea lortu dau. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak emon ditu azalpenak. Inbertiduten dan euro bakotxeko biko etekina emoten dauela nabarmendu dau. Erronka nagusia gainera, kanpora joan diran ikerlariak barriro ekartea da. Espainiar estaduan, EAE 7. lekuan dago, ikerkuntza produkzinoan. Dana dala, garrantzitsuena garapena dala aitatu dau Uriartek. Eta ikerkuntza lana Europan bainoa progresiino bizkorragoan doala gora. Egitasmo zehatzetara jota, esate baterako ...

On Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen buru

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Gaur izentau dabe Espainitzako Gotzainen Konferentziako presidente Bilboko gotzaina izandakoa. 1995etik 2010era bitartean egon zan Bilbon. Konferentzian bertan hainbat kargutan jardun izan dau, baita presidente be 2005etik 2008ra. Angel Mari Unzueta bikarioagaz egin dogu berba izendapen honetaz.