28 gazteen epaiketa

‘Ostiral laranja’ egingo dute Santutxun 28ak Libre dinamikaren baitan

uriola.eus 2014ko urr. 3a, 08:54

Xabat Moran, Ikoitz Arrese eta Segi erakundeko kide izatea egotzita Madrilen epaituak diren gainontzeko 26 lagunen askatasuna galdegiteko, gaur, urriak 3, ‘Ostiral laranja’ ekimena antolatu dute Santutxun. 

Ekintzak 19:30ean hasiko dira; ordu horretan, giza mosaiko laranja egingo dute Karmelo plazan. Jarraian, 20:00etan, Santutxuko txistulariek lagunduta, Karmelo plazatik, Santutxu kantari abiatuko da. Bukatzeko, 21:30ean, Herriko tabernan, txalapartaren zozketa egingo dute.

Ekimenaren bitartez, irailaren 22an, Auzitegi Nazionalean hasi zen 28 gazte independentisten aurkako epaiketa salatu nahi dute eta era berean, Xabat eta Ikoitz santutxuarren zein gainontzeko guztien askatasuna exijitu. Astelehenean berriro joan beharko dute Madrilera epaiketak aurrera egingo baitu, akusazioaren lekukoen testigantzekin.

 

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa