"Gaur, Sare, are eta sare indartsuagoa da"

uriola.eus 2015ko urt. 14a, 16:59

Argazkia: Sare

Sare dinamikak gaur arratsaldeko agerraldian jakinarazi duenez, asteleheneko operazio poliziala "mendekuan oinarritutako erantzuna" da. Gaur bertan, instantzia judizialean Guardia Zibilak "konfiskatutako" larunbateko mobilizazioan bildutako dirua itzultzeko helegitea jarri dute. Era berean, euskal jendartearen elkartasunari dei egin diote kontu korronte bat irekiz: ES89 3035 0012770120111969.

Aste honetako gertakarien aurrean, Sare Herritarrak agerraldia eskaini du gaur arratsaldean Abando Hotelean. Dispertsioarekin amaitzea exijitzeko eta presoen eskubideen alde larunbatean egindako mobilizazio erraldoia ekarri dute gogora eta hitzorduak suposatu zuena; "elkarbizitza-eszenatoki berri bateratntz" aurrera egiteko aukera. Gauzak horrela, 48 ordura, Guardia Zibilaren bitartez, Espainiar Gobernuak emandako erantzuna "mendekuan oinarrituta" zegoela salatu dute.

Haien aburuz, ez da "kasualitatea" izan euskal preso politikoen defentsan diharduten abokatuen kontrako operazioa larunbateko mobilizazioaren "arrakastaren" ondoren gertatzea; ez eta atzo, Auzitegi Gorenak, euskal presoek Frantzian beteriko zigor urteen pilaketaren inguruan hartutako erabakia.

Gehitu dute, larunbateko mobilizazioan Sarek diru-bilketan jasotakoaren "konfiskatzearekin" bilatu dutena, haiek "ikaratzea" izan bada; "oso argi eta oso garbi" adierazi diete "guztiz kontrakoa lortu" dutela: "Gaur Sare, are eta sare indartsuagoa da. Konponbidearekin konpromesua hartu duen sarea".

Datuen arabera, diru-bilketarako erabilitako 150 poltsetan 90.000 euro inguru zeudela mahaigaineratu dute eta banketxeak itxita egotearen ondorioz utzi zela diru hori LABen egoitzan. Beraz, azpimarratu dute, "sindikatuak ez duela inolako ardurarik".

Gaur bertan, instantzia judizialean, "konfiskatutako" dirua itzultzeko helegitea jarri dute. Baina prozesua denboran luzatuko delakoan daude. Beraz, mobilizazioaren gastuei aurre egin ahal izateko, herritarren elkartasunari dei egion diote eta kontu korronte bat zabaldu dute: ES89 3035 0012 77 0120111969.

sare.eus

 


[2015/01/14] Gaur deklaratu duten zazpi abokatuak bermerik gabe aske geratu dira, haien artean hiru bilbotar

[2015/01/13] Abokatuen kontrako operazioa gaitzesteko, manifestazioa nazionala deitu dute larunbatean

[2013/01/13] Bilboko auzoetan "konponbideari erasorik ez, atxilotuak askatu" mezua zabaldu dute

[2015/01/12] "Helburu argia du gaurkoak, preso independentistak defentsa juridiko gabe uztea"

[2015/01/12] Ainhoa Etxaide: "Berriro salatu behar dugu askatasun demokratikoaren aurkako eraso bat"

[2015/01/12] Abokatuen aurkako Guardia Zibilaren operazioa

[2014/01/09] Bilbo Zaharrean olerki artean salatu dute Mikel Etxabururen auziperatzea

[2014/01/09] Elkarretaratzea egingo dute Bilbo Zaharrean Mikel Etxabururen auziperatzea salatzeko