Gertu da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta horren inguruko informazioa emateko agerraldia eskainiko du Bertsozale Elkarteak gaur, hilak 12, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.
Deusturi "bizia ematen" 26 urtez aritu den Gazte Lokala desalojatzeko agindua eman du Bilboko Udalak. "Beste inongo aukerarik eman gabe eta elkarrizketa oro sahiestuz", Gazte Lokaleko kideek salatu dutenez. Udal aginduari "erantzun zabala emateko", bihar, asteartea, hainbat ekimen ezagutzera emango dituzte.
Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.
Hamar egunez meatzal tradizioko auzoak jaiez blaituko dira. Hainbat kontzertu eta lehiaketa gastronomiko prestatu du Ikatzi Jai Batzordeak. Gaur, ostirala, Elortegi Anayak eta Priscilla Band izango dituzte eszenatokian.
Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.