Ostirala, azaroak 9



Kontzertua: Physis VS Pelax

Mullerrenea, Deustualdea

Azaroaren 9an Physis VS Pelax emanaldia izango dugu 20:30ean Müllerenean, Euskaraldia sustatzeko asmoz. Donostiako bi bakarlariak Deustura hurreratuko dira eta euren musikaz gozatzeko aukera emango digute. Physis: https://physisversusnomos.bandcamp.com/ Pelax: https://pelax.bandcamp.com/

Kontzertua: Physis VS Pelax Mullerrenea Azaroaren 9an Physis VS Pelax emanaldia izango dugu 20:30ean Müllerenean, Euskaraldia sustatzeko asmoz. Donostiako bi bakarlariak Deustura hurreratuko dira eta euren musikaz gozatzeko aukera emango digute. Physis: https://physisversusnomos.bandcamp.com/ Pelax: https://pelax.bandcamp.com/

Euskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa "Prest gaude, Orain Presoak!

Egunkari Plaza, Santutxu

Euskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa "Prest gaude, Orain Presoak! Egunkari Plaza

16:20

Thierry Biscary Baxe Nafarroako abeslaria

Plaza Barrian, Bilbo | Hitzaldia

Azaroaren 9an, 19:00etan Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren aretoan tailer bat emango du. Bertan, Euskal kantu herrikoiak nun, nori eta nola kantatzen dituen hausnarketa egingo du.

Thierry Biscary Baxe Nafarroako abeslaria Plaza Barrian

Azaroaren 9an, 19:00etan Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren aretoan tailer bat emango du. Bertan, Euskal kantu herrikoiak nun, nori eta nola kantatzen dituen hausnarketa egingo du.


19:00

'SkizopozikS': errezitaldi hitzperimentala

La Taller-Erredakzioa (Solokoetxe), Santutxu | Errezitaldia

Markos Gimenok SkizopozikS saioa egingo du La Tallerreko Erredakzioak, Solokoetxen. Umorezko showa da SkizopzikS, euskara eta gaztelaniaren arteko hitz-joko bat. Esaldiak, letrak eta hizkuntzak nahastuz "hitzekin magia" egiten du Zerorajasoa proiektuko Markusek.   Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean. Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”. Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.

'SkizopozikS': errezitaldi hitzperimentala La Taller-Erredakzioa (Solokoetxe)
Markos Gimenok SkizopozikS saioa egingo du La Tallerreko Erredakzioak, Solokoetxen. Umorezko showa da SkizopzikS, euskara eta gaztelaniaren arteko hitz-joko bat. Esaldiak, letrak eta hizkuntzak nahastuz "hitzekin magia" egiten du Zerorajasoa proiektuko Markusek.
 

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.



20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

 



Bizilabe-Deustua azaroko tailerra

Deustuko Udaltegia,

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen

Bizilabe-Deustua azaroko tailerra Deustuko Udaltegia App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen

13:36
13:36

Stock Euskadi

BEC, Bilbo | Jaialdia

Stock Euskadi azokaren XV. edizioa azaroko bigarren asteburuan egingo da, ostiraletik, azaroaren 9tik, igandera, 11ra. Hiru jardunaldi horiek 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute

Stock Euskadi BEC

Stock Euskadi azokaren XV. edizioa azaroko bigarren asteburuan egingo da, ostiraletik, azaroaren 9tik, igandera, 11ra. Hiru jardunaldi horiek 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute



Müllereneako azaro-kulturala: Izaskun Araluzea, Irantzu Yaldebere eta Garazi Calvoren erakusketak

Mullerrenea, Deustualdea

Müllereneako azaro kulturalaren barruan Izaskun Araluzea, Irantzu Yaldebere eta Garazi Calvoren erakusketa izango da azaroaren 9tik 14ra arte. Hasiera emateko Physis VS Pelaxen kontzertua izango da.

Müllereneako azaro-kulturala: Izaskun Araluzea, Irantzu Yaldebere eta Garazi Calvoren erakusketak Mullerrenea Müllereneako azaro kulturalaren barruan Izaskun Araluzea, Irantzu Yaldebere eta Garazi Calvoren erakusketa izango da azaroaren 9tik 14ra arte. Hasiera emateko Physis VS Pelaxen kontzertua izango da.

12:00
12:00

Zinebi 60

Bilbo

Azaroaren 9tik 16ra bitartean ospatuko du Zinebik 60. urtemuga. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 3.700 film labur jaso ditu aurten, iaz baino 587 gehiago.

Zinebi 60

Azaroaren 9tik 16ra bitartean ospatuko du Zinebik 60. urtemuga. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 3.700 film labur jaso ditu aurten, iaz baino 587 gehiago.