Saniko Bilobak talde feministak antolatuta, emakumeen defentsaren inguruko jardunaldi ez mixtoak egingo dituzte Errondoko auzoetxean ostiralean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Maria Lozanoren, Alto Trujilloko (Peru) Emakumeen Defentsarako Elkarteko koordinatzailearen, hitzaldiarekin. Ostean eta jardunaldiei amaiera emateko, "hausnarketatik ekintzara" izeneko ekintzari ekingo diote, denen artean emakumeenganako indarkeriak identifikatuz.
Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.
Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra. Euskal konpainien presentzia indartzea du aurtengoak xede eta bi ekoizpen propio aurkeztuko ditu.
Euskal Museoak hainbat musika ekitaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Urriaren 19an eta 27an kontzertuak eta bertso saioak egingo dituzte museoan bertan.