Lanbidek eta Eusko Jaurlaritzak ezarri berri dituzten murrizketen ondorioz, euskal herritarrek hilabete amaierara iristeko dituzten zailtasunek gora egin dute. Horri aurre egiteko Bizkaiko gizarte eta auzo elkarteak manifestazioa egingo dute urriaren 17an goizeko 11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren aurrean.
"Zainak eman" du izena Olatz Salvadorren azken diska. Urriaren 17an Birako Kultur Gunean egongo da solasaldi musikatuan Katixa Agirrerekin batera. Arratsaldeko 19:00retan hasiko da eta sarreka lau euro balio du.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Urtero lez, aurten ere JA! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Bilbon. Gaur hasi eta urriaren 20rarte iraungo du eta aurten, Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrena izanik, modernismoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zena izango du muinean jaialdiak. Jaialdiko zuzendariek, Juan Basek eta Carolina Ontiverok, Kafka hautatu zuten 2024ko edizioko gai nagusitzat baina Kafkaz haratago, hamabosgarren edizio honetan hainbat egile estimatu itzuliko dira; hala nola Juan Villoro, Bernardo Atxaga eta Carlos Areces.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du.