Valencia CF Femeninoren aurka arituko da Lezaman eguerdiko 12:00etan
Deustu eta Begoñako herritarrek bat egingo dute bi errepublika zaharren arteko uretan edo mugan.1924ko urrian Primo de Rivera diktadoreak dekretu bidez agindu zuen Deustu eta Begoñaren anexioa. Federico Moyua Bilboko alkate ez-demokratikoa izan zen kolpe haren gidari.Bilbok bi udalerriak irentsi zituenetik 100 urte pasa diren arren, hainbat herritarren memorian oraindik bizirik dirau herri identitatea. Festa giroan pasako dute urriaren 20a, begoñarrak eta deustuarrak halakoak direlako, jende praktikoa baina izaera sendokoa
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Urtero lez, aurten ere JA! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Bilbon. Gaur hasi eta urriaren 20rarte iraungo du eta aurten, Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrena izanik, modernismoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zena izango du muinean jaialdiak. Jaialdiko zuzendariek, Juan Basek eta Carolina Ontiverok, Kafka hautatu zuten 2024ko edizioko gai nagusitzat baina Kafkaz haratago, hamabosgarren edizio honetan hainbat egile estimatu itzuliko dira; hala nola Juan Villoro, Bernardo Atxaga eta Carlos Areces.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.
Iaz euskaraz estreinatu ondoren, orain gaztelaniaz estrenatuko da endreduzko thriller politiko hau, bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. Urriaren 18tik 20ra Arriaga Antzokian
Bere nortasuna ezagutu nahian dabilen gizon baten bakarrizketa bitxia, Alberto Iglesiasek zuzendua. Javier Ruiz de Alegria da protagonista, aktore eta margolari gisa.