Bertan egongo dira Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak. Leire Vargas gai-jartzailea izango da. Bertso saioa arratsaldeko 18:30ean izango da.
Heldu da eguna: Ihintzaren aita espetxetik atera dute. Une horrekin hasten da Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) lehen eleberria, Gurpilak (Txalaparta). Eleberriak atzera eta aurrera egiten du denboran, motxiladun haur baten bizipenen bidez sakabanaketak eta inguruko emakumeen zamak islatuz. Ihintza izeneko pertsonaiaren bidez, 6 urtetik 13 urtera arteko esperientziak kontatzen dira, eta, pertsonaia nagusiaren bizipenak ez ezik, beste motxiladun batzuen esperientziak ere txertatu ditu Artolak pertsonaiaren ahotsa eraikitzeko. Gurpilak nobela fikzionatua da, motxiladun ume baten errealitatea orden kronologikoan islatzen duena. Espetxea zer den, bidaiak nola bizi dituen eta horrek eragiten dituen emozioak eta hausnarketak kontatzen ditu, pertsonaia haurtzaroan hasi eta nerabezaroan hazten doan heinean. Haur motxiladunen errealitateari literaturan espazio bat emanez, Artolak orain arte gutxi landutako esperientzia bati hitzak jarri dizkio bere lehen obra honetan.
Urriaren 22an, asteartean, 19:30ean, komedia sentsual, ganberro eta sentimental honen emanaldi bakarra eskainiko da Arriaga Antzokian. Itziar Lazkanok zuzentzen du obra, eta P6ko Gazte Konpainiako antzezle gazte batzuk dira protagonistak.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.